Ability Digital Award saria jaso du Oiartzungo Udalak, instalakuntza publikoen modernizazioan eta kontrolean egindako lanarengatik

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzungo Udalak ABB eta Excelencia de Sostenibilidadek ematen duten Ability Digital Award saria jaso du, administrazio publikoen kategorian. Atzo jaso zuten saria Agustin Lekuona Hirigintza zinegotziak eta Oier Etxebeste udaletxeko elektrikari buruak, Madrilen (Espainia).

Udala instalazio publikoen digitalizazioan egiten ari den modernizazio lanak jaso du saria.

Oiartzungo Udaleko elektrikari taldea 2013an hasi zen instalazio elektrikoen kontrolak digitalizatzen. Gaur egun argiteria publikoa, udal eraikinak, kirol instalazioak eta ur-instalazioak digitalki kontrolatzeko gaitasuna du. 

Gehigarriak

Ability Digital Award saria jaso du Oiartzungo Udalak, instalakuntza publikoen modernizazioan eta kontrolean egindako lanarengatik