Hondakinen sailkapena

Egunerokoan sortzen diren hondakinak bost motakoak dira: materia organikoa, ontzi arinak, papera eta kartoia, beira eta errefusa. Lehen lau gaiak birziklagarriak dira eta errefusa da birziklaezina den atal bakarra (%20 baino gutxiago).

  • Organikoa: janari soberakinak (kozinatuak eta kozinatu gabeak), paper xurgatzailea, loreak...
  • Ontzi arinak: metalezko ontziak, plastikozko ontziak, tetrabrikak...
  • Papera eta kartoia: gutunazalak, aldizkariak, egunkariak, kartoizko bilgarriak...
  • Beira: beirazko botilak eta kontserba potoak...
  • Errefusa:  pixoihalak, konpresak, boligrafo erabiliak, zeramika hautsia, hautsa...

Bestalde, hondakin bereziak aurki ditzakegu etxean:

  • Farmazian erositako botikak eta botiken bilgarriak farmazira eraman behar dira bueltan.
  • Hondakin bereziak Garbigunera eraman behar dira.
  • Arropa: edukiontzi txuri batzuk daude herrian oihalak jasotzeko (azpiegituren mapan ikus daitezke).
  • Pilak: edukiontzi hori txikietan (azpiegituren mapan ikus daitezke edukiontziak).
  • Olioa: herrian hainbat edukiontzi daude olioa biltzeko (Altzibarren Kaleberrian, Elizalden Ollarriarreko aparkalekuan eta Talaia poligonoan).

Gehigarriak

Hondakinen sailkapena

Fitxategiak

Estekak