Bertan egin ditzakezun tramiteak:
- Ordainagirien helbideratzeak
- Jakinarazpenak jasotzeko helbideak aldatu
- Eskualdaketak jakinarazi
- Ur irakurketak eman
- Erreklamazioak jarri
- Hobari eta salbuespen eskaerak
- Errolden inguruko edozein informazioa jaso
Zerga Ordenantzak
2022rako Udal Zerga ordenantzen aldaketak 2021eko abenduaren 3ko G.A.O.-n argitaratuak izan ziren.
Zerga Egutegia
Epemuga izan eta jakinarazpen orokorreko Udal zergak ordaintzeko borondatezko epeak hauek dira:
- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ): maiatzaren 10etik ekainaren 30era.
- Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zerga (JEZ): irailaren 30etik azaroaren 10era.
- Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ): martxoaren 1tik apirilaren 29ra.
- Zaborra:
- 1. ordainketa: maiatzaren 2tik ekainaren 30era.
- 2. ordainketa: irailaren 30etik azaroaren 10era
- Ura eta estolderia. Fakturazioa lauhilabeterokoa izango da, eta borondatezko ordainketa epea bi hilabetekoa.
Zerga egutegiaren iragarkiak kobratze iragarkia argitaratzeko funtzioa bete dezake.