Zerga-bilketa bulegoan udal zergak eta tasak kobratzen dira. Ordainagiriak bi motatakoak izan daitezke: aldizkakoak eta likidazioak.

Aldizkako Ordainagiriak

Jakinarazpen kolektiboen bidez jakinarazten diren ordainagiriak dira, hau da, ibilgailuei lotutako zergarenak, landa eta hiri izaerako ondasun higiezinen zergarenak, ur eta estolderia tasarenak, zaborraren zerbitzuko tasarenak,…

  • Noiz ordaindu: Egutegi Fiskalean finkatutako epeetan
  • Nola ordaindu
    • Ordainketa helbideratuz. Helbideraketa banketxeetan edo udal bulegoetan egin daiteke.
    • Edozein entitate kolaboratzailetan ordainduz: Kutxabank, Euskadiko Kutxa, B. Sabadell, La Caixa, Nafarroako Rural Kutxa, Banco Santander Central Hispano.
    • Udal Bulegoetan ordainduz

Likidazioak

Bakarkako jakinarazpenen bidez jakinarazten diren ordainagiriak dira, hau da, obrak egiteko baimen zerga eta tasarenak, gainbalioenak, jarduera baimena tasarenak, …

  • Noiz ordaindu: Jakinarazpena jaso duzun egunetik aurrera, hilabeteko epean. Ordaintzeko azken eguna jaieguna izango balitz, hurrengo laneguna izango da azkena.
  • Nola ordaindu
    • Entitate kolaboratzaileetan ordainduz: Kutxabank, Euskadiko Kutxa, B. Sabadell, La Caixa, Nafarroako Rural Kutxa, Banco Santander Central Hispano.
    • Udal Bulegoetan ordainduz.

Dagokion epean ordainagiriak ordain ezean, Udalak behartze bidea hasiko du premiamenduzko probidentzia jakinaraziz zordunari eta, berriz ere, hilabete bateko epea emanez zordunari probidentzia ordaintzeko.


Ordainketak atzeratu eta zatitzeko modua.

  1. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Dirubilketako Erreglamenduaren 36. art. aurrikusitakoaren arabera, Oiartzungo Udalak ordainketa atzeratzeko eta zatika ordaintzeko onarturiko araudiak aplikatzeko lehentasuna izango du Erreglamendu hartan xedatuta dagoenarekiko. Izan ere, Erreglamendu hura Oiartzungo Udalak araututa ez duen kasu bakarretan aplikatuko baita era subsidiarioan.
  2. Ordainketa atzeratzea edo zatikatzea, ordaindu behar duenak, momentu horretan ordaintzeko adina dirurik ez duenean bakarrik eskatuko da.
  3. Ordaintzea atzeratzeko edo zatikatzeko eskaera Diruntzaintza sailari egingo zaio, honek erabakiko du zordunaren ekonomia egoera nolakoa den eta zorrak ordaintzeko gauza den edo ez.
  4. Atzeratzeko edo zatikatzeko zorra ordaintzear dagoen zor guztia hartuko du, eskatzaileak aurretik izan dezakeen zor guztia kontuan hartuta.
  5. Zatikatutako zorraren ordainketaren helbideratzea egingo da, ordainketa agindu baten bidez, honen kopia bat aurkeztea beharrezkoa izango delarik.
  6. Ordainketa atzeratzeko eta hilabeteka zatikatzeko irizpide orokorrak ondorengo hauexek dira:
    1. Zorra 250 € baino txikiagoa bada ez da atzerapenik edo zatika ordaintzeko aukerarik emango, baldin eta aparteko arrazoiren bat ez balego. Aparteko arrazoitzat hartuko da Dirusarrera Bermatzeko Errenta kobratzea, kasu honetan zorra gutxienez 75,00 € izan behar du eta gehienez 3 hilabetetan zatikatu edo atzeratuko da.
    2. Zorra 250,01 eta 500 € tartekoa bada, gehienez ere hiru hilabetez atzeratu edo zatitu ahal izango da.
    3. Zorra 500,01 eta 1000 € tartekoa bada, gehienez ere hiru hilabetez atzeratu ahal izango da, eta zatika ordaintzen bada, gehienez sei hilabetez.
    4. Zorra 1000,01 eta 6000 € tartekoa bada, gehienez ere sei hilabetez atzeratu ahal izango da, eta zatika ordaintzen bada berriz, gehienez hamabi hilabetez.
    5. Zorra 6000 € baino handiagoa bada, gehienez sei hilabetez atzeratu ahal izango da, eta zatika ordaindu bada berriz, 18 hilabetez.
    6. Ez da atzerapenik edo zatika ordaintzeko aukerarik emango borondatez, zorra exekutiban izango balu.
    7. Aipaturiko edozein epe beteko ez balitz, Dirubilketako Erreglamenduak dioenaren arabera jokatuko da. Zorraren ordainketa atzeratuagatik nahiz zatika ordaindu izanagatik, eperen bat beteko ez balitz, ezingo da beste bat onartu 2 urteko epean.
    8. Kasu guztietan, ordainketaren atzeratzeak nahiz zatika ordaintzeak, indarrean dagoen urteko interes tasa sorraraziko du.
  7. Ez da bermerik eskatuko ondorengo kasuetan:
    1. Ordainketa zatikatuen nahiz atzeratuen eskabideen kasuan, zorra 10000 € baino txikiagoa denean.
    2. Prozedura exekutiboan zorra kitatzeko adina ondare erregistro publikoan bahitzeko badaezpadako oharra egin bada, zorra bermatutzat joko da eta ez da beharrezkoa izango berme berria jartzea.
    3. Espedientean jasotako agiriak eta zatika ordaintzeko eskabidearekin ekarritakoa kontuan izanik, Alkateak derrigorrezko berme hori ken dezake.