Talaiako garbigunea

Oiartzunen Talaiako poligonoan hondakin berezientzat Garbigunea dago. 

Garbigunearen ordutegia honakoa da: 

TALAIAKO GARBIGUNEAGoizezArratsaldez
Astelehenetik ostiralera09:30-12:5016:00-18:50
Larunbatetan09:30-13:2015:30-17:50
Igandetan10:00-13:50Itxita

Udan ordutegi berezia du:

Uztailak 15etik irailaren 15eraGoizezArratsaldez
Astelehenetik ostiralera09:30-12:5015:30-18:20
Larunbatetan09:30-13:2015:30-17:50
Igandetan10:00-13:50Itxita

Bertara eraman daitezkeen hondakinak honakoak dira: 

  1. Etxeetan obra txikiak egin ondoren sortutako eraikuntza-hondakinak eta obra-hondarrak, uralita eta fibrozementuzko elementuak izan ezik.
  2. Plastiko birziklagarriak: polietilenozko bidoiak, film plastikoa, poliestirenoa.
  3. Birziklagarriak ez diren plastikoak: pertsianak…
  4. Tamaina handiko hondakinak: koltxoiak, sofak, somierrak….
  5. Metalak eta txatarra.
  6. Kimaketa eta lorezaintzako hondakinak.
  7. Egurra: paletak, altzariak, kaxak, oholtzak…
  8. Beira laua: kristala.
  9. Kartoizko bilgarriak.
  10. Auto eta motorren pneumatikoak, hagun edo metalezko zatietatik bereiziak.
  11. Aparatu elektriko eta elektronikoak: ordenagailuak, telebistak, irratiak, telefonoak…
  12. Lerro zuriko etxetresna elektrikoak: garbigailuak.
  13. Jostailuak
  14. Automobilgintzako olio erabilia (ontzi itxian).
  15. Metagailuak: auto-bateriak eta metagailuak orokorrean.
  16. Fluoreszenteak eta lanparak.
  17. Inprimagailuetako tonerren karkasak.
  18. CDak eta DVDak.
  19. Sukaldeko olio erabilia (ontzi itxian).
  20. Etxeko hondakin arriskutsuak: pinturak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, fitosanitarioak, aerosolak…

Onartzen ez diren hondakinak: 

  1. Hondakin organikoak
  2. Gremioek eta beste ekoizle batzuek sortutako hondakinak. San Markoko zabortegian halako hondakin-motetarako garbigune espezializatua dago.
  3. Hondakinak eramateko bolumenari eta pisuari dagokionez muga dago: pertsonako eta asteko ezin dira 2 m3 eta 750 kg baino gehiago eraman. Bakarrik 3.500 kilotik beherako gehieneko pisu baimendua (GPB) duten ibilgailuek deskargatu ahal izango dituzte hondakinak.

Talaiako garbiguneaz gain, Garberan dagoen garbigunera ere eraman daitezke hondakinak. Kontsultatu ordutegiak Mankomunitatearen webgunean.