Oiartzungo Udalak Juan Mari Beltran zoriondu du, Gipuzkoako Ondare Saria jaso duelako

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Juan Mari Beltranek Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailak eman duen IV. Ondare Saria jaso zuen atzo. Oiartzungo Udalak ere zorionak eman nahi dizkio gure herrikide den Beltrani, urtetan herri musikaren ondarea berreskuratzeko eta balioan jartzeko egindako lanarengatik.

Iosune Cousillas Kultura zinegotzia eta Olga Leibar zinegotzia sari banaketan izan ziren, Oiartzungo Udala eta herria ordezkatuz. Egindako lanarengatik, ongi merezitako aitortza izan da.

Zorionak, Juan Mari!

Gehigarriak

Oiartzungo Udalak Juan Mari Beltran zoriondu du, Gipuzkoako Ondare Saria jaso duelako