Aurten ez da Urmendi Eguna ospatuko

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

COVID-19ak eragin duen larrialdi egoerarengatik ez balitz, Urmendi Festa ospatuko zukeen Oiartzungo haur eskolako hezkuntza komunitateak datorren igandean. Aurten, baina, ez da ospakizunik izango.

Urmendi Festa haur eskolako komunitatearen arteko harremana indartzeko sortu zen, baita herriari ospakizun bat eskaintzeko. Urmendi Haur Eskolatik azaldu dutenez, "esentzia festak berak dauka: Urmendi sortzen den giroak, antolatzeko izaten den familia eta irakasleek arteko elkarlanak...". Festa ez dela beste era batzuetara ordezkagarria iritzita, aurten Urmendi Festarik ez egitea erabaki dute eta berriz elkarlanean eta giro onean festa antolatu eta ospatzeko aukera dagoenean heltzea jaiari.

Urmendi Haur Eskolako familia guztiek zuzenean jaso duete Urmendi Festa bertan behera uzteko arrazoiak biltzen dituen gutuna.

Guk ere herritar guztien eskura jartzen dugu hemen.

Gehigarriak

Aurten ez da Urmendi Eguna ospatuko