Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Datorren ostegunean (hilak 28) silo plastikoaren bilketa berezia egingo du Udalak. Ergoien, Gurutze, Karrika eta Ugaldetxoko bost puntutan jasoko dira belar-bolak biltzeko erabiltzen den plastikoa: Arbelaitz bidearen sarreran (Ergoien); Bizardia elkartearen atarian (Gurutze); Gaintzabal bideko sarreran (Karrika) eta, Zerradi poligonoko aportazio-gunearen ondoan eta Txaparreko zintzilikarioen ondoan (Ugaldetxo).
Baserritarrek maiatzaren 25etik 27a bitartean eraman beharko dute bildu beharreko plastikoa puntu horietako batetara. Silo plastikoa beste hondakinik gabe eta sokaz bilduta utzi beharko da.
Zalantzak argitzeko 943 49 03 77 telefonora deitu daiteke, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 11:15era.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika