Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Oiartzungo Udalak lehen sektorea indartzera bideratutako laguntza programa jarri du berriz martxan. 50.000 euro banatuko ditu aurten ere herriko nekazari eta abeltzainen artean, urtean zehar izan dituzten gastuak ordaintzen laguntzeko. Tokiko ekoizleen jarduera ekonomikoa sendotzen eta sektoreak bizi duen egoera zailari arnasa ematen lagundu nahi du udalak dirulaguntza lerro honekin. Sektorearen jarraipena eta iraunkortasuna bermatzen saiatu nahi du.
Laguntzak ustiategiaren tamainaren eta aurkeztutako gastuen arabera banatuko dira. Aurten bada berritasun bat: 3.000 eurora arteko laguntza jaso ahal izango da. Iaz gehienez ere 2.000 euro jaso zitezkeen; aurten, 3.000 €. Laguntza minimoa 1.000 eurokoa da aurten ere.
Gastuak eta inbertsioak finantzatzeko laguntza
Deialdi honen bidez 2026 urtean zehar sortutako gastuak eta egindako inbertsioak estaltzeko aukera izango dute profesionalek, besteak beste:
Laguntza lerro berri bat larrialdi klimatikoaren albo kalteei aurre egiteko
Aurten lehen aldiz, klima aldaketak eta muturreko eguraldiak sortutako egoeretara egokitzeko, haiei aurre egiteko edota sor ditzaketen kalteak ekiditeko ondorengo inbertsio eta gastuak justifikatu ahal izango dira (eskaeran espresuki adierazi behar da klima larrialdiari aurre egiteko egin direla):
Eskaerak abenduaren 1era arte aurkez daitezke, bai erregistro elektronikoaren bidez bai Herritarren Arreta Zerbitzuan. Deialdiaren oinarriak, informazio xeheagoa eta aurkeztu beharrezko dokumentuak Oiartzungo Udalaren webguneko iragarki taulan kontsultatu daitezke.
Argazkia: Arane ustiategiko Juan Luis Retegi eta Ibon Mitxelena eta Olaia Lasa udal ordezkariak.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika