ARRAGUAKO ARR-1A EREMUAN JARDUKETA-SISTEMA ALDATZEA.

2026ko ekainaren 23an Oiartzungo udalean egindako Tokiko Gobernu batzarrean honako erabakia hartu zen.

LEHENA.- Oiartzungo Hiri Antolaketako Plan Orokorrak (87 zk.ko GAO, 2015/05/12koa) Arraguako hirilurreko ARR-1A eremuari jarritako jarduketa-sistema lankidetza-sistematik hitzarmen-sistemara pasatzeko Britac Proyectos SLk, eremuko lursailen gehiengoaren jabeak, egin duen eskaera onartzea.

BIGARRENA.- Proposatutako aldaketa jendaurrean jartzea, hogei egunez, Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean eta gehien zabaltzen den egunkaria batean, iragarkia argitaratuta, eta eragindako jabeei entzunaldia ematea, zitazio pertsonalarekin. Halaber, interesdunen eskura egongo da Udal honen egoitza elektronikoan [https://www.oiartzun.eus].

HIRUGARRENA.- Aurreko izapideak amaitu ondoren, espedientea behin betiko onarpena jasoko du, Udal Zerbitzu Teknikoek eta Idazkaritzaren ebazpen-proposamena egin ondoren.

Denon ezaguerarako argitaratzen dena. 

Jarraitu irakurtzen

2026ko maiatzaren 15eko jakinarazpenaren iragarkia trafikoko zehapen-espedientean

Hiri trafikoaren alorrean indarrean dagoen araudia haustegatik, eta ondoren zerredatzen diren Zigor Prozeduraren jakinarazpenak inolako ondoriorik gabe eginten ahalegindu eta gero, iragarki honen bidea egiten da. Admnistrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko legearen testu bategina sinatzen duen urriaren 303ko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 91. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jarraitu irakurtzen

ARR-1A EREMUKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN BEREZIAREN ALDAKETA - BEHIN BETIKO ONARPENA

Oiartzungo Udalaren Udal Osoko Batzarrak, 2026ko apirilaren 29an egindako bilkuran, ARR-1A EREMUKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN BEREZIAREN ALDAKETA onartu eta behinbetiko onarpena ematea erabaki zuen.

Jarraitu irakurtzen

Oiartzungo udala Garbitania Zero Zabor S.L.ren kide izateko erabakia eta partizipazioen erosketa, eta bitarteko propioa izendatzeko erabakia

Oiartzungo Udal Osoko Batzarrak, 2026ko otsailak 26ean egindako bilkuran Oiartzungo udala Garbitania Zero Zabor S.L.ren kide izateko erabakia eta partizipazioen erosketa, eta bitarteko propioa izendatzeko erabakia hartu zen.

Jarraitu irakurtzen

HAPO-aren 3. aldaketa puntuala. Udalerriko ostatu erabileren hirigintza-antolamendua

Oiartzungo Udal Osoko Batzarrak, 2026ko urtarrilaren 28an egindako bilkuran, Oiartzungo Hiri Antolaketako Plan Orokorraren 3. Aldaketa, udalerriko erabilera turistikoak eta turismo-ostatuko establezimenduen hirigintza-antolamenduari dagokion ordenantza aldatzeko dokumentua, 2025eko abenduan idatzitakoari, hasierako onarpena ematea erabaki zuen.

Jarraitu irakurtzen

Oiartzungo ITU-2B eta ITU-2C azpi-area eremuko Hiri-Antolamenduko Plan Bereziaren hasierako onarpena

Oiartzungo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko abenduaren 9an egindako bilkuran, Oiartzungo ITU-2B eta ITU-2C azpi-area eremuko Hiri-Antolamenduko Plan Bereziaren hasierako onarpena ematea erabaki zuen. Beti ere, Martxoaren 24ko Lurralde-antolamenduko planak eta hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituen 46/2020 Dekretuaren 31.3 artikuluaren arabera, nahitaezko ingurumen-ebaluazio estrategikoaren izapidetik ondorioztatzen denaren baldintzapean.

Jarraitu irakurtzen

2026. URTEKO ARAUGINTZA PLANA

2025eko Udal osoko Batzak besteak beste 2026. urteko araungintza plana onartzea erabaki zuen.

 

 

Jarraitu irakurtzen

MUSIKA-ESKOLA ZERBITZU PUBLIKO BERRIAREN EZARPENA. BEHIN BETIKO ONARPENA

2025eko azaroaren 26ean Oiartzungo udalean egindako Udal Osoko batzarrak, besteak beste Musika-eskola zerbitzu publiko berriaren ezarpena behin betikoz onartzea erabaki zuen.

Jarraitu irakurtzen