HERRIKO MUGIMENDU FEMINISTA ETA EMAKUMEEN ERAGILEAK

Oiartzungo Feministen Asanblada

Killirikupe Emakumeen Taldea

HELTA (Oiartzungo Helduen Tailerrak)
 

GAZTEEN ARTEAN INDARKERIA SEXISTAK PREBENITZEN

Indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da.  Bere helburua, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko, Beldur Barik jarrera bultzatzea. Horretarako rograma hainbat baliabidez baliatzen da:

  • Beldur Barik ikus-entzunezkoen Lehiaketa: 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa. Lehiaketaren xedea da ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neska eta mutilek nola erantzuten duten desberdintasun egoeren aurrean eta nola egiten dioten aurre indarkeria sexistaren adierazpenei Beldur Barik jarrerarekin.
  • Beldur Barik Topaketa. Topaketa lehiaketako saridunak ezagutzeko espazioa izateaz gain, bere helburua da indarkeria sexistaren aurkako borrokan dabiltzan ekimen, talde eta pertsonak hurreratzea. Baina baita ere, gazteek indarkeria sexistari aurre egiteko eta indarkeria gainditzeko erabiltzen dituzten diskurtso eta jardunbideak balioesteko gunea izatea.
  • Aldi berean, jende gaztearen inplikazioa jendarte eraldaketan indartzeko ekimenak bultzatzen dira, parte-hartze kolektiboa eta indarkeria sexistaren aurkako jarrera aktiboa sustatzeko asmoarekin.

MUGIMENDU FEMINISTAK ETA EMAKUME TALDEAK

Euskal Herriko Bilgune Feminista

 

 
 
 
 

Amapola Morea Irratsaioa - Oiartzun Irratia