AUTOLAGUNTZA ZERBITZUA, INDARKERIARIK GABEKO BIZITZEN ALDEKO ESPAZIOA

Indarkeriari aurre egiten ari diren edo aurre egin dioten emakumeei zuzendutako gunea. Beldurra, tristura, errua, lotsa, isolamendua eta bestelakoekin lan egin eta, barrutik hasita, indarrarekin konektatzeko tokia.

Nola?

Jabetze, kontzientzia hartze eta auto-zaintza (gorputza, burua, afektuak) proposamen anitz baten bidez. Taldearen babesean, gure nahiekin eta bortizkeriarik gabe bizitzeak ematen duen bizipozarekin bat egiteko lan egingo dugu.

Gune malgua da, ez da saio guztietara joateko beharrik, eta tarteka gorputz-terapiak eskaini ohi dira.

Astean behin elkartzen gara ikasturte osoan zehar:

  • Zalantza eta kezkei erantzunak bilatzeko.
  • Beldurrak bideratzeko.
  • Entzunak eta errespetatuak izateko.
  • Baliabide eta laguntzez informazioa izateko.
  • Elkar sostengatzeko/laguntzeko eta indarkeriatik, tratu txarretatik eta irainetik nola irten ikasteko.
  • Hitz egiteko eta elkar entzuteko lekua.

Non eta noiz elkartzen garen jakiteko deitu tel. hauetara:

Oiartzungo Gizarte Zerbitzuak: 943 49 05 52

HAURTZAINDEGI ZERBITZUA DAGO ALDEZ AURRETIK ESKATUTA

Gehigarriak

AUTOLAGUNTZA ZERBITZUA, INDARKERIARIK GABEKO BIZITZEN ALDEKO ESPAZIOA