Oiartzungo Elizako Cavaille Coll organoaren historiari buruzko beka

Oiartzungo Elizako Cavaille Coll organoaren historiari buruzko beka deitu du Oiartzungo Udalak.

Eskaerak Oiartzungo Kultura Sailan aurkeztu beharko dira 2020ko urtarrilaren 31ko 13 orduak baino lehen eta horrekin batera ondoren aipatzen den dokumentazioa ekarri beharko dute:

            - Ikerkuntza proiektuaren Txosten-Laburpena (gutxienez 10 orri eta gehienez 20 orri) eta bertan azaldu beharko dituzte proiektuaren oinarrizko nondik-norakoak, metodologia, aztergaiak, erabiliko dituzten iturburuak eta lana zein hizkuntzatan idatziko duten.

            - Ikasketa-titulazioa eta erantsi ditzakeen ikasketako edo ikerkuntzako merezimenduak.

            - Eskatzailearen lan egoera ziurtatzen duen agiria.

OINARRIAK