URAREN EUSKAL AGENTZIA
Oiartzungo Udalak Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Euskal Agentziarekin lan harremana du, hura baita, besteak beste, jabari publiko hidraulikoa babesteko egin beharrekoak egiteko edota Estatuko Administrazioak eskualdatutako, eskuordetzan emandako edo Agentziaren esku utzitako funtzioak gauzatzeko eskumena duena.
AÑARBEKO URAK MANKOMUNITATEA
Oiartzungo Udala Añarbeko Urak Mankomunitatearen parte da, Usurbil, Lasarte-Oria, Urnieta, Hernani, Astigarraga, Donostia, Errenteria, Lezo eta Pasaiarekin batera. Gipuzkoan beste bi mankomunitate daude eta probintziako gainontzeko herriak horietako batera biltzen dira. Txingudiko Urak Mankomunitatera Hondarribia eta Irun, eta Gipuzkoako Ur Kontsorzioa Mankomunitatera gainontzeko udalerri guztiak.
Oiartzungo Udalak badu berezitasun bat: herriak behar duen uraren %100a bere hargune propioekin asetzeko gai da, ur hornidura propioa du. Saneamenduaren zati batez ere udala bera arduratzen da. Baliabide propioak izateak, besteak beste, kudeaketarako eta kontrolerako eskumen handiagoa dakarkio udalari. Añarbeko Urak Mankomunitateak saneamenduaren zati bat eta arazketa hartzen ditu bere gain.
OIARTZUNGO UR SAREA ZENBAKITAN
| Hornidura sarearen luzera | 100 km (+-) |
| Saneamendu sarearen luzera | 80 km (+-) |
| Hartutako ur bolumena | 1.150.000 m3 (+-) |
| Hornitutako ur bolumena | 1.100.000 m3 (+-) |
| Kontagailu kopurua | 4.700 (+-) |
| Iturburu nagusiak | 2 (Epele goikoa | Penadegi) |
ITURBURU NAGUSIEN KONTSUMOAREN EBOLUZIOA (m3/hilabetea)
| 2026 urtarrila | 2026 otsaila | 2026 martxoa | 2026 apirila | 2026 maiatza | 2026 ekaina | |
| Epele goikoa | 29.599 | 24.161 | 29.251 | 18.741 | 27.890 | 24.940 |
| Epele behekoa | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1.448 |
| Penadegi | 105.833 | 104.566 | 122.534 | 88.319 | 107.096 | 110.762 |
OIARTZUNGO UR SAREA HOBETZEKO LORTUTAKO HAINBAT DIRULAGUNTZA
1) UR EDANGARRIAREN KONTADOREEN FLOTA BERRITZEA
Egindako lanak: ur edangarriaren kontadoreen flotaren %20aren berritzea irrati-irakurketa teknologiadun urrutiko kontrol bidezko dispositiboak jarriz. Info +
Proiektu honek NextGenerationEU dirulaguntzaren babesa jaso du:
2) HIRIGUNEKO UR-SAREAREN EFIZIENTZIA HOBETZEKO ETA UR-GALERA MURRIZTEKO HAINBAT PROIEKTU
Egindako lanak: datu-bilketak eta -eguneratzeak hornidura zein saneamendu sarean eta gainezkabideetan, saneamendu eta drainatze plan integralaren 1. fasearen idazketa, kontrol sistema bateratu berria garatzeko programazioa eta datuz hornitzeko migrazioa, eta hainbat tresna eta bitartekoren erosketa. Info +
Proiektu honek NextGenerationEU dirulaguntzaren babesa jaso du:
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika