Hona hemen, berdintasunaren inguruan orain arte onartu den legediaren laburpena:

1/2023 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko legearen testu bategina onartzea.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legearen azken xedapenetako zortzigarrenean ezarritakoarekin bat etorriz, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko legearen testu bategina onartzen da, eta jarraian eransten da.

4/2023 LEGEA, OTSAILAREN 28KOA, TRANS PERTSONEN BERDINTASUN ERREAL ETA ERAGINKORRERAKOA ETA LGTBI PERTSONEN ESKUBIDEAK BERMATZEKOA

Lege honen helburua da lesbiana, gay, bisexual, trans eta intersexualen (aurrerantzean, LGTBI) eskubideak garatzea eta bermatzea, diskriminazio-egoerak ezabatuz, Espainian sexu-orientazioa, sexu-identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak eta familia-aniztasuna askatasun osoz bizi ahal izatea ziurtatzeko. Lege honek LGTBI pertsonen eskubideak bermatuko dituzten politika publikoak definitzen ditu. 

LGTBI elkarteen eskari historikoa jasotzen du, hamarkadetan zehar kolektibo horien eskubideen aldarrikapena gidatu eta bultzatu baitute.

 

10/2022 LEGE ORGANIKOA, IRAILAREN 6KOA, SEXU ASKATASUNAREN BERME INTEGRALARENA.

Lege organiko honen helburua da emakumeen eta haurren giza eskubideak sexu-indarkerietatik babestearen arloko betebehar globalak betetzea, Espainiako kanpo-politikan ere integratuz; eta, Konstituzioaren 9.2 artikuluaren aginduari jarraituz, indarkeria horiek prebenitzeko oztopoak kentzea, bai eta biktimei arreta, babesa, justizia eta erreparazioa emango dien erantzun egokia, integrala eta koordinatua bermatzea ere.

Horretarako, lege organiko honek sexu-indarkerietarako zabaldu eta garatzen ditu beste indarkeria batzuetarako indarrean zeuden eta sexu-indarkeriei modu egokian eta zeharkakoan heldu ahal izateko neurri espezifikorik ez zuten prebentzio, arreta, zehapen, espezializazio edo laguntza integraleko alderdi guztiak. Gainera, berrikuntza gisa, erreparaziorako eskubidea garatzen da, erantzukizun instituzionalaren ardatz nagusietako bat den aldetik, biktimak erabat oneratzea eta indarkeria ez errepikatzeko bermeak lortzeko.

EUROPAKO GUTUNA EMAKUMEEK ETA GIZONEK TOKIAN TOKIKO BIZIMODUAN IZAN BEHAR DUTEN BERDINTASUNERAKO

Helburua: Europako tokian tokiko eta eskualdeko gobernuak emakume eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioaren inguruko jarrera publikoa hartzera eta gutunean zehaztutako konpromisoak euren lurraldean ezartzera gonbidatzen dituena.

Erakundea: Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseilua eta bere bazkideak

Data: 2005/2006

EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO LEGE ORGANIKOA

Helburua: Tratu- eta aukera-berdintasunaren eskubidea eragingarri egitea emakumeen eta gizonen artean, batez ere, emakumearen bereizkeria ezabatuz, emakumearen inguruabarrak eta egoera gorabehera, bizitzako edozein esparrutan, eta, bereziki, politika-, lanekonomia-, gizarte-, nahiz kulturaesparruetan eta esparru zibilean, gizarte demokratikoago, zuzenago eta solidarioagoa lortzeko

Data: 2007/03/27

GENERO INDARKERIAREN AURKA BABES INTEGRALERAKO NEURRIEI BURUZKO LEGEA

Helburua: Lege honen xedea da indarkeriaren kontra egitea, indarkeria emakumeen aurka erabiltzen dutenean horien ezkontide direnek edo izan direnek, edo horiekin antzeko maitasun-harremanak dituztenek edo izan dituztenek, nahiz eta elkarbizitzarik ez izan, bereizkeriaren, desberdintasunegoeraren eta gizonek emakumeei ezartzen dizkieten botere-harremanen agerpen gisa.

Data: 2004/12/29

ETXEKO INDARKERIAREN BIKTIMAK BABESTEKO AGINDUA ARAUTZEN DUEN LEGEA

Helburua: Etxeko indarkeriaren biktimak babesteko aginduak biltzen dituen tresna desberdinak arautzen dituen legea. 

Data: 2003/08/01

ETXEKO TRATU TXARRAK ETA SEXU INDARKERIA JASATEN DITUZTEN EMAKUMEEI HARRERA HOBEA EGITEKO ERAKUNDEEN ARTEKO II. AKORDIOA

Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan etxeko tratu txarren eta sexu indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzen lan egiten duten erakundeen arteko koordinazioa hobetzea, horrela, emakume horiei babes eta arreta osoa bermatzeko arlo ezberdinetan: osasun arloan, polizialean, judizialean eta gizarte arloan.

Data: 2009/03

LANGILEAREN FAMILIA ETA LAN-BIZITZA UZTARTZEA SUSTATZEKO LEGEA

Helburua: Nazioarteko eta Europako Erkidegoko arautegiak familia eta lan-bizitza uztartzeko ezarritako jarraibideen transposizioa Espainiako legerian egitea, horien gutxieneko babes-mailak gaindituz. Besteak beste Langileen Estatutuan aldaketak egitea, amatasunarekin, aitatasunarekin eta familia zaintzearekin zerikusia duten baimen eta eszedentziei dagokienez. 

Data: 1999/11/06

FAMILIEI LAGUNTZEKO ERAKUNDE ARTEKO III.PLANA

Helburua: Familiei laguntzeko lehendik dauden neurriak eta sortzen diren berriak modu koherentean antolatzeko plangintza, familien ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Data: 2011-2015

AUTONOMIA PERTSONALA SUSTATZEARI ETA MENDETASUN-EGOERAN DAUDEN PERTSONAK ZAINTZEARI BURUZKO LEGEA (MENDEKOTASUN LEGEA)

Helburua: Mendetasunegoeran dauden pertsonei laguntzea eta beren autonomia pertsonala garatzeko duten eskubide subjektiboa berdintasunez erabiliko dela bermatzeko oinarrizko baldintzak arautzea, betiere legeetan ezarritako baldintzetan.

Data: 2006/12/15

MENDETASUN BAT DUTEN PERTSONEN EGOERA BALORATZEKO BAREMAZIOA ONARTZEN DUEN ERREGE DEKRETUA

Helburua: Mendetasunen bat duten pertsonen egoera baloratzeko tresnak ematea.

Data: 2007/04/20

Genero Berdintasunari buruzko legedia Euskaraz kontsultatzeko, sakatu hemen.