Udalak hirigintza saileko administrari lanpostua aldi baterako betetzeko beharra du, izan ere, udaleko lan-poltsa agortu da.
Lanbidetik kudeatuko da lan eskaintza hau. Eskaerak aurkezteko epea 2026/10/16etik 2026/10/22ra, biak barne.
Eskaera Lanbideren bidez edo eskaera orokorraren bidez aurkeztu behar da.
Baldintzak:
- Batxiller tituloa edo teknikoa
- Euskara C1 maila.
Informazioa eskuratzeko: 943490142 (128 luzapena)
- DEIALDI MOTA: Lehiaketa-oposizioaren bidez Oiartzungo Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako bost plaza betetzeko deialdia.
- ONARPENA: 2025eko urriaren 28ko Tokiko Gobernu Batzarra.
- GAOn ARGITALPENA: 2026/04/24, 75 zk.
- BOEn ARGITALPENA: 2026/05/04, 108 zk.
- IZENA EMATEKO EPEA:
Hasiera data: 2026/05/05
Amaiera data: 2026/06/01
Udalak Kontratazioko goi mailako teknikari-letradu lanpostua aldi baterako betetzeko beharra du, izan ere, udaleko lan-poltsak agortu dira eta inguruko administrazioei eskatuta ere ez dugu lan-poltsarik lortu.
Lanbidetik kudeatuko da lan eskaintza hau. Eskaerak aurkezteko epea 2026/10/16etik 2026/10/22ra, biak barne.
Eskaera Lanbideren bidez edo eskaera orokorraren bidez aurkeztu behar da.
Baldintzak:
- Zuzenbidean gradua izatea edo baliokidea.
- Euskara: C2 (4. HE)
Informazioa eskuratzeko: 943490142 (128 luzapena)
- AZTERKETA EGITEKO DEIALDIA
Hautaketa-prozesuko azterketa teoriko-praktikoa 2026ko urriaren 30ean, goizeko 9:00etan, egingo dela Oiartzungo Udaletxean, 2. solairuan (Done Eztebe plaza, 1). Aurreikusitako iraupena 3 ordukoa da.
9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena kontsultatzeko eraman ahal izango duzue
- LEHENENGO ARIKETA TEORIKOAREN ERANTZUN ZUZENEN ORRIA
Argitaratu da lehenengo ariketa teorikoaren erantzun zuzenen orria.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika