ADMINISTRARI LANPOSTUARI DAGOKION ADMINISTRAZIO OROKORREKO ESKALAKO ADMINISTRARIEN AZPIESKALAKO HIRU PLAZA BETETZEKO HAUTAKETA PROZESUA

- DEIALDI MOTA: Lehiaketa-oposizio askearen bidez administrari lanpostuari dagokion administrazio orokorreko eskalako administrarien azpieskalako hiru plaza betetzeko deialdia eta oinarriak.

- ONARPENA: 2024ko azaroaren 21eko 1771/2024 Alkate Dekretua eta 2025eko maiatzaren 12ko 855/2025 Alkate Dekretuaren bidez Oiartzungo Udaleko administrari lanpostuari dagokion administrari azpieskalako administrazio orokorreko eskalako plazak betetzeko hautaketa-prozesuan plaza bat gehitzea erabaki da

- GAOn ARGITALPENA: 2024/11/28, 230 zk.

- BOEn ARGITALPENA: 2024/12/06, 294.zk.

- IZENA EMATEKO EPEA:

  Hasiera data: 2024ko abenduaren 9a. 

  Amaiera data: 2025eko urtarrilaren 9a.

- BEHIN-BEHINEKO ONARTUEN ETA BAZTERTUEN ZERRENDA: GAOn argitaratuta 2025/02/17, 31 zk.

Gaurko GAOn argitaratu da behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrenda.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera egin duten pertsonen artean baztertua izan denik ez badago ere, 10 egun balioduneko epea izango dute, parte hartzeko eskaera egin eta onartuen zerrendan onartutako hautagai modura agertu ez diren pertsonek erreklamazioak aurkezteko, bere kasuan.

Behin-behineko zerrenda behin betiko zerrendatzat hartuko da, ebazpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik zenbatzen hasita hamar laneguneko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Erreklamaziorik aurkeztuko balitz, ebazpen berri batean onartu edo baztertuko litzateke, non behin betiko zerrenda onartuko den. Ebazpen hau ere Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Udaletxeko iragarki-taulan eta udaleko www.oiartzun.eus web orrialdean argitaratuko da.

Behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrendaren aurka erreklamazioa epea: 2025/02/18tik 2025/03/03ra (biak barne).

Oposizio faseko lehen ariketa egiteko data, ordua eta tokia zehaztea: 2025eko martxoaren 28an izango da, goizeko 10:00etan, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan (Madalensoro, 1). Hautagaiak nortasuna legez egiazta tzen duen dokumentua dutela bertaratu beharko dute.

GAOn argitaratutako iragarkian, gaztelerazko bertsioan, akatsa atzeman da eta GAOra iragarkia berriro bidali da.  

— Lehenengo ariketa. Ezagutza teorikoen proba, nahitaezkoa eta baztertzailea.

I. eranskineko gai-zerrendarekin zerikusia duen galdera-sorta bati erantzun beharko zaio, erantzun alternatiboekin. Epaimahai kalifikatzaileak ofizioz baliogabetu ahal izango ditu erantzun alternatiboko galderak, horretarako arrazoiak daudela ikusten badu.

Epaimahaiak, proba hasi aurretik, erabakiko du gaizki erantzundako erantzunak zigortzen diren ala ez.

Gehienez 10 puntu eskuratu ahal izango dira, eta hautaketa prozesutik kanpo geratuko dira 5 puntu eskuratzen ez dituzten hautagaiak.

Epaimahaiak, kontuan izanda eskatu daitekeen gutxieneko maila eta aurkeztu direnen ezagutza-maila, horien nortasuna jakin baino lehen, proba gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa ezarriko du, eta erabaki hori publiko egingo du.        

- ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA: GAOn argitaratuta 2025/03/24, 56 zk.

Gaurko GAOn argitaratu da behin betiko onartuen eta baztertuen zerrenda.

- Lehenengo ariketaren inguruko informazioa argitaratu berri da. 

Ariketa 55 galderako galdetegi bat da  izango da (50 galdera gehi erreserbako beste 5). Ordezko galderak gainerakoak bezalaxe tratatuko dira. Gogoratu soilik erabiliko direla (koadernotxoan adierazitako ordena berean) lehen 50 galderetakoren bat baliogabetzen bada.

2 ordu emango dira ariketa egiteko.

Ariketa honen gehieneko puntuazioa 10 puntu da, eta gutxienez 5 lortu beharko dira gainditzeko.

Argitaratu da azterketaren eranzun orria, bi aldeetatik. 

Epaimahaiak erabaki du erantzun okerrengatik galdera bateko puntuazioaren laurdena kentzea.

Argitaratu berri dira lehenengo probari dagokion azterketa eta erantzun zuzenen orria.

- LEHENENGO ARIKETAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK, ERREKLAMAZIO EPEA IREKITZEA ETA BIGARREN ARIKETAREN DATA, LEKUA, ORDUA ETA EZAUGARRIAK ZEHAZTEA

Lehenengo ariketaren behin-behineko emaitzak onartu dira (5 puntu lortu behar dira ariketa gainditzeko) eta argitaratu dira. 

Lehenengo ariketaren behin-behineko emaitzen aurka 10 egun balioduneko erreklamazio epea irekitzea: 2025eko apirilaren 1etik 2025eko apirilaren 14ra, biak barne.

Irekian argitaratu da sarbidearekin dauden arazoak konpondu bitartean.

- BIGARREN ARIKETAREN  DATA, LEKUA, ORDUA ETA EZAUGARRIAK ZEHAZTEA

Oposizio faseko bigarren ariketa egiteko data, ordua eta tokia zehaztea: 2025eko maiatzaren 7an izango da, goizeko 10:00etan, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan (Madalensoro, 1). Hautagaiak nortasuna legez egiazta tzen duen dokumentua dutela bertaratu beharko dute.

Bigarren ariketa ezagutza teoriko espezifikoen proba, nahitaezkoa eta baztertzailea da, eta II. eranskineko gai espezifikoei buruzko galdera-sorta bati idatziz erantzutean datza.

55 galderako galdetegi bat da izango da (50 galdera gehi erreserbako beste 5). Ordezko galderak gainerakoak bezalaxe tratatuko dira. Gogoratu soilik erabiliko direla (koadernotxoan adierazitako ordena berean) lehen 50 galderetakoren bat baliogabetzen bada. Erantzun okerrengatik galdera bateko puntuazioaren laurdena kenduko da.

2 ordu emango dira ariketa egiteko.

Gehienez 30 puntu emango dira, eta gainditzeko gutxienez 15 lortu beharko dira.

Epaimahaiak, kontuan izanda eskatu daitekeen gutxieneko maila eta aurkeztu direnen ezagutza-maila, horien nortasuna jakin baino lehen, proba gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa ezarriko du, eta erabaki hori publiko egingo du.

Gorarazten da hautagaia batek gaitegi espezifikoaren 24. eta 25. gaiak (24. gaia. Kreditu aldaketak: Kontzeptua, motak eta izapideak, eta 25. Gaia. 25. Aurrekontuak betearaztea: Gastu eta Dirusarreren faseak) zein legeditan oinarritzen diren argitzeko eskatu zuela, eta epaimahaiak argitu zuela abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauan arautzen direla aipatutako bi gaiak.

- GARRANTZITSUA! BIGARREN ARIKETAREN  DATA ALDATZEA

Oposizio faseko bigarren ariketa egiteko data aldatu behar izan da, Arrasateko Udalak administrari lanpostuari dagokion 6 plaza betetzeko hautaketa prozesuko lehenengo proba egun berean aurretik deitua zuelako.

Bigarren ariketa 2025eko maiatzaren 8an izango da, goizeko 10:00etan, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan (Madalensoro, 1). Hautagaiak nortasuna legez egiazta tzen duen dokumentua dutela bertaratu beharko dute.

- LEHENENGO ARIKETAREN BEHIN BETIKO EMAITZAK

Lau hautagaik lehen ariketaren behin-behineko emaitzen aurka aurkeztutako erreklamazioak aztertu ondoren, horiek ezestea erabaki da, eta erreklamazioei emandako erantzuna banan-banan jakinaraztea hautagaiei.

Lehenengo ariketaren behin betiko emaitzak onartu eta argitaratu dira. 

- BIGARREN ARIKETAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ETA ERREKLAMAZIO EPEA IREKITZEA 

Bigarren ariketaren behin-behineko emaitzak onartu eta argitaratu dira. 

Bigarren ariketaren behin-behineko emaitzen aurka 10 egun balioduneko erreklamazio epea irekitzea: 2025eko maiatzaren 9tik 2025eko maiatzaren 22ra, biak barne.

- HIRUGARREN ARIKETAREN DATA, ORDUA ETA TOKIA ZEHAZTEA

Oposizio faseko hirugarren ariketa egiteko data, ordua eta tokia zehaztea: 2025eko ekainaren 9an izango da, goizeko 10:00etan, Oiartzungo Udaletxean, 2. solairuan (Done Eztebe plaza, 1). Hautagaiak nortasuna legez egiaztatzen duen dokumentua dutela bertaratu beharko dute.

Hautagaiek kalkulagailua eraman beharko dute.

Hirugarren ariketa praktiko edota teoriko-praktikoa. Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Epaimahaiak emango duen denboraren barruan lanpostu bakoitzaren eginkizunekin edota II eranskinean dagoen gai-zerrendarekin zerikusia duen proba praktiko edo teoriko-praktikoak egin beharko dituzte hautagaiek. Hautagaiek ariketa honetako proba bat nahitaez euskaraz egin beharko dute.

Epaimahaiaren esku uzten da jarri beharreko azterketa mota zehaztea, baita zuzentzeko zein baloratzeko irizpideak finkatzea zuzenketa hasi aurretik.

Gehienez 50 puntu eskuratu ahal izango dira, eta hautaketa prozesutik kanpo geratuko dira 25 puntu eskura tzen ez dituzten hautagaiak.

Aurrekoa gorabehera, epaimahaiak, eska daitekeen gutxieneko maila eta aurkeztu direnen ezagutza-maila kontuan hartuta, haien nortasuna ezagutu aurretik, gutxieneko nota (25) aldatu eta ariketa gainditzeko eska daitekeen gutxieneko puntuazioa ezarri ahal izango du, eta erabaki hori publiko egingo du.

- HAUTAKETA PROZESUAN PLAZA BAT GEHITZEA

2025eko maiatzaren 12ko 855/2025 Alkate Dekretuaren bidez Oiartzungo Udaleko administrari lanpostuari dagokion administrari azpieskalako administrazio orokorreko eskalako plazak betetzeko hautaketa-prozesuan plaza bat gehitzea erabaki da. Plaza berriari dagokion administrari lanpostua edozein sailetako administrariarena izan daiteke.

Erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzera bidali da.  

- BIGARREN ARIKETAREN BEHIN BETIKO EMAITZAK

Hautagai batek bigarren ariketaren behin-behineko emaitzen aurka aurkeztutako erreklamazioa aztertu ondoren, hura ezestea erabaki da, eta hautagaiari bere erreklamazioari emandako erantzun arrazoitua jakinaraztea.

Bigarren ariketaren behin betiko emaitzak onartu eta argitaratu dira. 

- HIRUGARREN ARIKETAREN IRAUPENAREN AURREIKUSPENA

Hirugarren ariketara deitutako hautagaiei jakinaraztea hirugarren ariketaren iraupena bi ordu eta erdikoa izango dela aurreikusi dela.

- HIRUGARREN ARIKETAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ETA ERREKLAMAZIO EPEA IREKITZEA 

Hirugarren ariketaren behin-behineko emaitzak onartu eta argitaratu dira.

Emaitzen aurka 10 egun balioduneko erreklamazio epea irekitzea: 2025eko ekainaren 12tik 25era, biak barne.

Azterketa eta zuzenketa irizpideak argitaratu dira.