Dirulaguntzak

ORDENANTZA OROKORRA

2022-2024 PLAN ESTRATEGIKOA

2022-2024 PLAN ESTRATEGIKOAREN ALDAKETA

 

2017ko irailaren 26an Udalbatza Osoak «Oiartzungo Udalak ematen dituen diru laguntzak arautzeko Ordenantza»-ri hasierako onespena eman ziolarik, espedientea jendaurrean jarri zen 30 eguneko epean, 2018ko urriaren 11tik aurrera. 2018ko azaroaren 30ean behin betiko onartua geratu zen.

Ordenantza honek, besteak beste, onuradunen betebeharrak, diru laguntzak motak, eskaerak egiteko prozedurak eta justifikazio erak arautzen ditu.


 HITZARMEN BIDEZKO DIRU LAGUNTZAK

 Udalaren hasierako aurrekontu orokorrean edo Osoko Bilkurak onartutako kredituen aldaketetan izenez esleituta   dauden diru laguntzak. Hitzarmen bidez arautuak daude.

 ESKAERA

 Hitzarmena duten erakundeek eskaera urtero egin behar dute.

 Eskaera egiteko ekarri beharreko dokumentuak:

  1. Eskaera orokorra. (PDF)
  2. Erakunde eskatzailearen pertsona arduradunaren edo ordezkariaren NANaren fotokopia.
  3. Erakunde eskatzailearen IFZaren fotokopia, hala badagokio.
  4. Erakunde eskatzailearen kontu korrontearen titulartasunaren agiria.
  5. Diruz lagundu izan nahi duen proiektuaren, jardueraren edo programaren txosten originala, erakunde eskatzailearen organo eskudunak onartua. (PDF, DOC)
  6. Programaren gastuen (kontzeptua eta zenbatekoa) eta sarreren (jatorria eta zenbatekoa) aurrekontua. (PDF, DOC)
  7. Zinpeko aitorpena (PDF, DOC)

 2, 3 eta 4 agiriak onuradunak behin ekarri beharko ditu eta indarrean dauden bitartean ez da beharrezkoa izango   eskaera edo justifikazio bakoitzarekin aurkeztea.

JUSTIFIKAZIOA

Diru laguntzak justifikatzeko modua justifikazio-kontua izango da. Justifikazio-kontuak honako dokumentuak izango ditu:     

  1. Eskaera orokorra (PDF)
  2. Justifikazio-memoria (PDF)
  3. Diru sarreren eta gastuen balantzea. (PDF)
  4. Aurkeztutako justifikanteen, fakturen zerrenda. (PDF)
  5. Eginiko gastuaren justifikanteak.
  6. Helburu berberarekin beste erakunde batzuei eskatutako finantzazio iturrien edo eskatutako diru laguntzen zerrenda (emandakoak, ebazteko daudenak, eta abar). Aurkeztu ezean, eskatu ez direla ulertuko da.
  7. Egindako publizitatearen ale bat.

NORGEHIAGOKA DEIALDI BIDEZKOAK

 Norgehiagoka prozeduran diru laguntzak honela ematen dira: aurkeztu diren eskaerak alderatu eta lehentasun   hurrenkeran jartzen dira, oinarrietan eta deialdian aurrez ezarritako irizpideen arabera, eta horiek aplikatuta punturik   gehien lortzen dutenek eskuratzen dute diru laguntza, dagoen kreditua gainditu gabe.

 ESKAERA

 Eskaera egiteko epea irekita duten diru laguntzak ikusteko, deialdien atalera joan:

                                                           DIRU LAGUNTZEN DEIALDIAK

 JUSTIFIKAZIOA

 Deialdi bakoitzak ezarriko du justifikazioa egiteko modua zein izango den.


DIRU LAGUNTZA ZUZENAK

 Diru laguntzak zuzenean egin ahal izango dira, betiere indarrean dagoen berdintasunerako araudia beteaz, eta   norgehiagoka eta publizitatea ez dira nahitaezkoak izango kasu hauetan: 

  1. Administrazioari diru laguntza ematea edo diru laguntzaren zenbatekoa lege-mailako arau batek agindu dionean. 
  2. Larrialdiko edo premiazko egoerak erremediatzeko diru laguntzak, egoera horiek publizitatearen izapidearekin bateraezinak direnean. 
  3. Interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitarioko arrazoiak egiaztatzen dituzten beste diru laguntzak, edo beren deialdi publikoa eragozten duten behar bezala justifikatutako beste batzuk. 
  4. Pertsona onuradunen ezaugarriengatik, edo diru laguntzaren xede edo izaerarengatik norgehiagoka-araubideko emakida bidezkoa ez denean. Zuzeneko diru laguntza horiek onuradunek diru laguntzak eskuratzeko bete behar dituzten baldintzak biltzen dituzten oinarri arautzaile propioak izan beharko dituzte.