Oiartzungo Udaleko euskara sailak hainbat urte daramatza Prosa eta Poesia lehiaketa antolatzen. Egitasmo honen helburua euskarazko literaturaz gozatzeko ohitura hartzea da: euskaraz irakurtzeko eta idazteko zaletasuna sustatzea. Herriko ikastetxeen elkarlanari esker, 18 urte bitarteko oiartzuar guztien parte hartzea ziurtatua dugu.

Besteak beste, parte hartzaileek honako baldintzak bete behar dituzte:

  • 8-18 urte bitarteko oiartzuar guztiek parte har dezakete. Oiartzunen jaioak edota ikasturte hasieratik Oiartzunen erroldatuak edo Oiartzungo zentroetako ikasleak direnak onartuko dira.
  • Pertsona bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake bere mailari dagokion lehiaketa mota bakoitzean.
  • Lanak aurkezteko epea, 2023ko azaroaren 3an eguerdiko 12:00etan bukatuko da.

Baldintza guztiak lehiaketaren oinarrietan zehazten dira.

Sariak honakoak dira:

  • Lehen Hezkuntzako 3. maila (L.H. 3): 50 € ko 2 sari (liburu edo ikasmaterialetan)
  • Lehen Hezkuntzako 4. maila (L.H. 4): 50 € ko 2 sari (liburu edo ikasmaterialetan)
  •  Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila (L.H. 5 eta L.H. 6): 60 € ko 2 sari (liburu edo ikasmaterialetan)
  • Bigarren Hezkuntzako  1. eta 2. mailak (D.B.H. 1 eta D.B.H. 2): 80 € ko 2 sari (liburu edo ikasmaterialetan)
  • D.B.H. 3-4 (14-16 urte bitartekoak): 100 € ko 2 sari dirutan
  • D.B.H.O.- Batxilergoa (16-18 urte bitartekoak): 120 € ko 2 sari dirutan

 

Liburuxkak