12/2016 Legearen babesean, giza eskubideen urraketaren biktimak aitortzeko eskaerak aurkeztea

Polizia abusuen legea bezala ezagunagoa den lege honen arabera, 1979ko urtarrilaren 1etik eta 1999ko abenduaren 31 bitartean giza eskubideen urraketak jaso zituzten herritarrek biktimatzat aitortzeko eskaera egin dezake Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusian. Eskaerak aurkezteko epea 2021eko irailaren 27an bukatuko da.

Informazio gehiago lotura honetan aurki daiteke.

Oiartzungo Udalak motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan zituzten biktimei erreparazioa eskaintzeko eta biktima horiek duten egia, justifia eta memoriarako eskubideak egikaritzeko pauso garrantzitsua dela uste du.

Beraz, Udalak animatzen ditu giza eskubideen urraketen biktima gisara errekonozimendua eta erreparazioa jasotzeko eskaera aurkezteko borondatea duten udalerriko pertsonak prozedura hori martxan jartzeko eskabidea aurkeztera.

Bestalde, Egia Zor Fundazioa prest dago behar duen orori izapideak egiten laguntzeko. Horretarako, nahikoa da harremanetan jartzea info@egiarizor.eus helbide elektronikora idatziz edo 944 045 363 telefonora deituz.

Egiari Zor elkarteak aurkeztutako mozioa udal osoko batzarrean landu zen. Hemen albistea.

12/2016 Legea