Lankidetza hitzarmenak

IZFE, SA eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmena

IZFE, SA eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmena argitaratzen da, 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoaren 55.g) artikuluari jarraiki.


Oiartzungo kale-katuen elkartearen eta Oiartzungo Udalaren arteko lankidetza hitzarmena

Euskal Autonomia Erkidegoko Legebiltzarrean onartutako 9/2022 Legeari jarraiki (ekainaren 30ekoa, etxeko animaliak babestekoa, V. Kapituluan toki-administrazioaren eginkizunak adierazten dira eta Legearen 28. artikuluan hiriko felino-koloniak arautzen dira) hitzarmena sinatu da. Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren, udal aurrekontua gauzatzeko oinarrien eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren arabera beteko da.


Uraren Euskal Agentziaren eta Oiartzungo Udalaren arteko lankidetza protokoloa, Oiartzungo udalerrian dauden jabari publiko hidraulikoan diren ibai-ibilgu eta ertzetan elkarlanean aritzeko

Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25. artikuluak, apirilaren 7ko Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen 17. artikuluak eta Plan Hidrologiko Nazionala arautzen duen uztailaren 5eko 10/2001 Legearen 28.4 artikuluak xedatzen dutenaren arabera sinatu da hitzarmena.


Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalaren eta Emaús gizarte fundazioaren arteko lankidetza hitzarmena, gizarte bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzako eguneko arreta zentroan zerbitzu berritzailea garatzeko

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 17.1 artikuluak adierazten dituenei jarraiki sinatu da hitzarmena.