Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearen erabakia, uztailaren 1eko, haur-eskolako lan-poltsako irakasleen merituen birbaremazio epea irekitzen duena.
Zuzendaritza Batzordeak, 2024ko maiatzaren 30ean, haur-eskolako irakasleen ordezkapenetarako lan poltsaren funtzionamendurako irizpideak onartu zituen eta lehenengo xedapen ataleko seigarren puntuak aurreikusten du ikasturte bukaeran meritu eta eskarmentuen ziurtagiriak aurkezten dituztenei puntuazioa eguneratuko zaiela, beti ere horretarako langileek eskaera aurkezten badute. Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoan egindako lana ofizioz baloratuko dela jasotzen da.
Birbaremazio prozesua haur eskolaren web orria garatu arte, Oiartzungo Udalaren erregistrotik egingo da.
DEIALDIA
Lehenengoa.- Deialdi honen helburua da Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoko irakasleen lan-poltsako ordezkagaien birbarematzeko urteroko prozedurari hasiera ematea.
Bigarrena.- Birbaremazio prozesuan baloratuko diren merituak irakasleen ordezkapenetarako lan poltsa osatzeko 2024ko urtarrileko GAOko deialdian jasotakoak dira. Hain zuzen ere, honako hauek:
— Haur hezkuntzako lanbide heziketako goi mailako zikloa.
— Pedagogia gradua edo baliokidea.
— Psikologia gradua edo baliokidea.
— Psikopedagogia gradua edo baliokidea.
— 1 Heziketarako psikomotrizitate praktikan formatzeko 2 urteko ikastaroa.
— 1 Hikhasik eskaintzen duen 0-3 zikloko hezitzaileei zuzenduriko bi urteko formazio-zikloa egina izatea.
Haur-hezkuntzako lehen zikloko gaiekin zerikusia duten prestakuntza-ikastaroak:
—5 eta 30 orduren artean: 0,2 puntu.
—31tik gora: 0,4 puntu.
Bost ordutik beherako ikastaroak ez dira kontuan hartuko.
Hirugarrena.- Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoko irakasleen lan-poltsan dauden hautagaiek meritu berriak alegatzeko eskaerak aurkezteko epea 2025eko uztailaren 7tik 18ra bitartean izango da.
Laugarrena.- Eskaera Oiartzungo Udalean egin beharko dute aurrez aurre HAZ bulegoan (Done Eztebe plaza, 2) edo elektronikoki erregistro elektronikoaren bidez (Oiartzungo Egoitza elektronikoa).
Bosgarrena.- Norberaren espedientean dauden merituak ez dira berriro aurkeztu behar. Meritu berriak soilik aurkeztu behar dira, horiek soilik baloratuko direlako.
Seigarrena.- Merituak 2025eko ekainaren 9 arte baloratuko dira, eta Oiartzungo Udal ikastolan egindako lana ofizioz baloratuko da, eta horretarako eskaera aurkeztu beharko da.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika