Oiartzungo Hiri Antolaketako Plan Orokorraren 3. aldaketa puntuala: udalerriko erabilera turistikoak eta turismo-ostatuko establezimenduen hirigintza-antolamenduari dagokion Ordenantza aldatzea.

Oiartzungo Udalbatzak, 2025eko urtarrilaren 29an egindako bilkuran, besteak beste, honako akordioa hartu zuen:

Lehenengoa.- Oiartzungo Hiri Antolaketako Plan Orokorraren Ordewnantzaren aldaketa puntuala idaztea erabakitzea eta 3. aldaketarako prozedura hastea, "udalerriko erabilera turistikoak eta turismo-ostatuko establezimenduen hirigintza-antolamenduari dagokiona".

Bigarrena.- Prozedurak agintzen duen Harritarren Partaidetzarako Programa onartzea eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren egoitza elektroniko honetan argitaratzea.

Hirugarrena.- Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko organoei informazio eskatzea dauden arriskuei eta ingurumen-baldintzatzaileei, kultura-ondarearen babesari eta natura ingurumenari buruz, antolamenduak errespetatu beharrekoak badira.

Laugarrena.- 2/2006 Lurzoru eta Hirigintzari buruzko Legearen 85. artikuluaren arabera, urtebetez aipatu turismo-ostatuak baimentzeko lizentziak bertan behera uztea erabakitzen da, honako xehetasunarekin:  Oiartzungo Hiri Antolaketako Plan Orokorrean (87 zk.ko GAO, 2015/05/12koan) hiri-lurzoru eta lurzoru urbanizagarriaren sailkapena duten lurretan, eremu hauek salbuetsita: ELI-3B, LAN-1A, ARR-3A eta LIN-8”.

Bostgarrena.- Alkateari ahalmena ematea, plangintzako irizpideak eta helburuak finkatu arte, gainerako izapideekin jarraitzeko.