Martuzenegi mendiko egur ustiaketak esleitzeko lehiaketa irekita dago

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus

Onura publikoa duen Martuzenegi mendiko 65, 47 eta 63 unaden zatietako egur ustiaketak eta ondorengo landaketetarako prestaketa lanak esleitzeko lehiaketa irekita dago.

Bost hektareako eremua da ustiatu behar dena. Egun haritz amerikarra dago bertan, ia 600 ale. Horiek hondotik kendu eta ondoren bertako espezie bat landatzeko prestaketa lanak dira egin beharrekoak. 23.595 €ko aurrekontua (BEZa barne) dago horretarako. Esan lehiaketako parte-hartzaileek badutela hori hobetzeko aukera. Egur ustiaketa lanak 2027ko martxoaren 31rako bukatu behar dira; ondorengo landaketarako prestaketa lanak, berriz, 2027ko ekainaren 30erako.

Lehiaketa honetarako proposamenak erregistratzeko epea irailaren 29an amaitzen da. Eskaintzak egoitza elektronikoaren bitartez edo Herritarren Arreta Zerbitzurako bulegoan (astelehenetik ostiralera, 07:30-15:00) aurkeztu behar dira.

Interesdunek webgune honetako iragarkien atalean edo kontratatzailaren profilean topatuko dituzte lehiaketari lotutako eranskinak, dokumentazioa eta informazio gehiago.

Oiartzungo Baso Plana: bertako espezieak berreskuratzea helburu

Oiartzunek dituen 6.000 hektareatik 3.000tik gora dira udalarenak, baina kudeaketa ez da bere esku egon orain urte gutxira arte. Azken hamarkadetan berreskuratu du udalak eskumen hori eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera bertako basoa berreskuratzeko lanean dihardu, ondarea zaintzea eta babestea helburu.

Espezie exotikoen landaketek 1.143 hektarea estaltzen dituzte Oiartzungo herri-mendietan, azalera guztiaren %38. Bertako basoa berreskuratzeko bidean, esku-hartzeek neurri txikikoak izan behar dute, mendien ezaugarriek ez baitute beste aukerarik ematen. Mendiak markatutako erritmoan baina etenik gabe jardutea da Oiartzungo Udalaren asmoa.

Gehigarriak

Martuzenegi mendiko egur ustiaketak esleitzeko lehiaketa irekita dago