Oiartzungo onura publikoa duen 2.063.3 Martuzenegi mendiko 65, 47 eta 63 unaden zatitan dauden egurren ustiaketa esleitzeko lehiaketarako espedienteari (2026ON180001) hasiera eman zaio.
Lehiaketaren xedea da Oiartzungo Onura Publikoa duten 2.063.3 Martuzenegi mendiko 65, 47 eta 63 unaden zatitan dauden egurren ustiaketa eta ondorengo landaketarako prestaketa lanak esleitzea. Esleipendunek egur horien erabateko mozketa gauzatu beharko dute eta ustiaketaren ondoren lan zehatz batzuk gauzatu, Baldintza Teknikoen Agirian jasotzen denarekin adostasunean.
Espedientean barneratuta daude beharraren txostena/justifikazio memoria, Baldintza Teknikoen Agiriak eta Baldintza Ekonomiko-Administratibo Zehatzen Agiria; horien arabera kontratu pribatu baterako espedientea izapidetuko da, eta horren esleipena lehiaketa aske bidez izatea proposatzen da.
Lehiaketaren xede den ustiaketak ez du Udalarentzat gasturik aurreikusten, esleipendunak ez baitu Oiartzungo Udaletik kopururik jasoko.
Honakoak dira kontratuaren ezaugarri nagusiak:
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika