Udalak mendialdeko landa-lursailak erosteko kanpaina jarri da martxan

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus

Ingurumen balioa galtzeko arriskuan egon daitezkeen mendialdeko eremuak eta landa-lursailak eskuratu nahi dira bertako espezie, baso eta ekosistemen kontserbazioa indartzeko eta bioaniztasunaren galera geldituko duten neurriak sustatzeko, baita egurgintza eredu jasangarriagoa martxan jartzeko ere. Helburu horiek lortzeko, egun udal jabegokoak diren lursailez gain, berriak eskuratu nahi dira.

Asmo horrekin jarri du martxan Oiartzungo Udalak mendialdeko landa-lursailak erosteko kanpaina.

 

Udalak mendialdeko landa-lursailak erosteko kanpaina

Aurrekontua

· 15.000€

· Hektareako 3.500€ ordainduko dira gehienez ere. Balizko saltzaileek beren sailen hektareako prezioa zehaztu beharko dute udalak jarritako zenbateko maximoa hobetuz. Hektareako gehienezko prezioa eta aurrekontu osoa gainditzen duten proposamenak zuzenean baztertuko dira.

Balorazio- eta erosketa-irizpideak

· Irizpide ekonomikoa: hektareako preziorik baxuena duen eskaintzak izango ditu puntu gehien.

· Irizpide teknikoak: eremuak udal jabegoko lursailen batekiko duen gertutasuna, herriko ur-sareari egiten dion ekarpena, eremuaren azalera eta babestutako gune batean egotea, interes komunitarioko habitat kategoria izatea.

Eskaintzek bete beharreko baldintzak
(ikusi xehetasunak)

· Lursailek gutxienez hektarea bateko azalera izan behar dute.

· Lursailek gastu zein bestelako karga guztiez libre egon behar dute.

· Saltzaileek beren gain hartu behar dituzte lurrak besterentzeko sortutako gastuak.

· Nahi beste lursail aurkezteko aukera dago, betiere lursail bakoitzeko proposamen bakarra egiten bada.

Eskaintzak aurkezteko bideak eta epeak

· Eskaintzak egoitza elektronikoaren bitartez (erregistro orokor gisa) edo Herritarren Arreta Zerbitzurako bulegoan aurkeztu behar dira.

· 2026ko abuztuaren 5a da eskaintzak aurkezteko azken eguna.

Eranskinak, dokumentazioa eta informazio gehiago

943 49 01 42 | oiartzun.eus

Gehigarriak

Udalak mendialdeko landa-lursailak erosteko kanpaina jarri da martxan