Helburua: Oiartzungo Udalaren helburu dira bertako espezie, baso eta ekosistemen kontserbazioa indartzea eta bioaniztasunaren galera geldituko duten politikak sustatzea, baita bestelako egurgintza eredu baten aldeko praktikak martxan jartzea ere.
Aipatu helburuak gauzatu ahal izateko, egun udalaren jabegokoak diren lursailez gain, lursail berriak eskuratu nahi dira.
Aurrekontua: 15.000€ko izendapena egina dago, Oiartzungo Udalaren aurrekontuko 1 0221.600.170.00.01 2026 “Landalurren erosketa” kontu sailaren eta bere lotespen-mailaren kargura. Hektareako 3.500€ ordainduko dira gehienez ere.
Legedia: ikus baldintza agiriak (pleguak eta memoria)
Eskaintzek bete beharreko baldintzak:
1. Lursailek gutxienez hektarea bateko azalera izan behar dute. Salbuespenak:
- Eskainitako lursaila Jabetza Erregistroan bereizitako finka bat izatea.
- Eskainitako lursaila Oiartzungo Udalaren jabegokoa den lursail baten mugakide izatea, eta bi lursail horien baturak hektarea bat baino gehiagoko azalera izatea.
- Aurkezten diren gainerako eskaintzetako lursailen mugakide izatea, eta mugakide diren lursail horien baturak hektarea bat baino gehiagoko azalera izatea.
2. Lursailek gastu zein bestelako karga guztiez libre egon behar dute.
- Eskaintzen diren lursailek mota guztietako kargetatik libre egon behar dute (hirigintzakoak, errentariak, okupatzaileak eta prekaristak barne).
- Eskaintzen diren lursailek egunean egon behar dute gastu, zerga eta erkide-kuota guztien ordainketan
3. Saltzaileek beren gain hartu behar dituzte lurrak besterentzeko sortutako gastuak.
- Ondasun higiezina entregatzeko egin beharrekoak
- Besterentzeko finka aldez aurretik erregistroan inskribatzeari dagozkionak
- Eremuaren banaketa egiteko beharrezkoak direnak
- Higiezina kargatzen duten hipoteka-kargak erregistrotik kentzeari eta ezereztatzeari dagozkienak
4. Nahi beste lursail aurkezteko aukera dago, betiere lursail bakoitzeko proposamen bakarra egiten bada (izan bakarrik edo beste pertsona zein enpresa batekin). Lursail bakoitzeko proposamen bat baino gehiago aurkezten badira, ez dira onartuko.
5. Eskaintzek ezin dute gainditu udalak jarritako hektareako gehienezko prezioa (3.500€) eta kanpainaren aurrekontua osoa (15.000€). Hektareako gehienezko prezioa eta aurrekontu osoa gainditzen duten proposamenak zuzenean baztertuko dira.
Eskaintzak baloratzeko irizpideak:
1. Irizpide teknikoak:
- Lursailaren azalera: azalera handieneko eskaintzak izango du puntuaziorik altuena.
- Udal jabegoko lursailekiko gertutasuna: udal jabegokoak diren lursailekin muga egiten duten edo haiengandik gertuen dauden eremuen eskaintzek izango dute puntuaziorik altuena.
- Interes komunitarioko habitatak: interes komunitarioko habitatek izango dute puntuaziorik altuena (Geoeuskadi atarian kontsultatu daitezke interes komunitarioko habitatak).
- Ingurumen babeserako sailkapena: Egun indarrean dauden lurralde antolamendu tresnen baitan ingurumen babeserako sailkatuta dauden lursailek izango dute puntuaziorik altuena. (3/98 Legeak jasotako babes-maila izatea: biotopo, zuhaitz berezi edo parke natural; Natura 2000 sarean izatea; Ibaiak eta Errekak Antolatzeko babes-eremuan izatea).
- Herriko ur-sarerari egiten zaion ekarpena: Oiartzungo uraren kalitate ona bermatzeko, Portuberri eta Epeleko ur-hartuneetan eragina izan dezaketen lursailak baloratuko dira. Ur-hartune horien gainaldean dauden Martuzenegi mendiko lursailei emango zaio puntuaziorik altuena.
2. Irizpide ekonomikoak: Hektareako preziorik merkeena duen eskaintzak izango du puntuaziorik altuena.
Eskaintzak aurkezteko dokumentazioa, modua eta epeak:
- Eskaintzak egoitza elektronikoaren bitartez (erregistro orokor gisa) edo Herritarren Arreta Zerbitzurako bulegoan aurkeztu behar dira.
- 2026ko abuztuaren 5a da eskaintzak aurkezteko azken eguna.
- Proposamenak jarraian adierazten diren “A” eta “B” ARTXIBO ELEKTRONIKOETAN edo KARTAZAL ITXIETAN aurkeztu behar dira.
A.- “OIARTZUNGO UDALERRIAN DAUDEN LANDA LURSAILAK ESKURATZEKO LEHIAKETA. GAITASUNAREN EGIAZTAGIRIAK ETA LURSAILEN EZAUGARRIAK” tituludun artxiboa/kartazala
- Parte hartzailearen nortasuna egiaztatzeko dokumentuak
- Proposamenaren sinatzailearen ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa (pertsona horrek beste pertsona fisiko edo juridiko baten izenean jarduten duenean)
- Ardurapeko adierazpena (I. eranskina)
- Eskainitako lursail bakoitzeko, honako dokumentazioa:
- Higiezinaren deskribapena (II. eranskina)
- Jabetza-titulua
- Jabetza Erregistroaren ziurtagiria eskainitako higiezinaren titulartasunari buruzkoa, kargak, mugak eta azalera adierazita
- Lursail bakoitzaren azalera-dimentsioen agiri bidezko justifikazioa
- Partzela-zedula, eta, halakorik izanez gero, eskainitako lursail bakoitzaren plano topografikoak
- Pertsona batek baino gehiagok batera parte hartzen badute, pertsona horietako bakoitzak bere gaitasuna egiaztatuko du, ardurapeko adierazpena aurkeztuz (I. eranskina)
B.- “OIARTZUNGO UDALERRIAN DAUDEN LANDA LURSAILAK ESKURATZEKO LEHIAKETA. PROPOSAMENA” tituludun artxiboa/kartazala
- Eskainitako lursail bakoitzari dagokion eskaintza ekonomikoa (III. eranskina)