Lehen sektoreko proiektuak diruz laguntzera 60.000 euro bideratuko ditu Udalak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Elikadura burujabetzan aurrerapausoak ematea da Oiartzungo Udalaren helburu estrategiko nagusietako bat, hemen kontsumitzen ditugun elikagaiak bertan ekoiztea. Horretarako ezinbestekoa da lehenengo sektore indartsua izatea herrian eta Oiartzungo nekazari eta abeltzainak babestea.

Herriko ustiategiak sustatzeko 60.000 euroko dirulaguntza lerroa ireki du aurten ere Oiartzungo Udalak.  2.000 € eta 1.000 € arteko laguntza ekonomikoa jasotzeko aukera izan dezake ekoizle bakoitzak, ustiapen motaren eta izandako gastuen arabera.

2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 1era arte egindako gastuak ordaintzeko izango dira ekarpenak: inbertsio eta ustiategien hobekuntzak; Oiartzungo baserritarren lan baldintzak hobetzeko ekintzak; abandonatutako nekazal lurretan jarduera berreskuratzeko lanak; nekazaritza makineria eta ekipoen erosketa; baratzezaintza eta lorezaintza intentsiborako instalakuntzak; berrikuntza teknologikora edo belaunaldien errelebora bideratutako aholkularitza azterketa lanak; ekoizpen ekologikoa bultzatzeko egitasmoak; albaitaritza zerbitzuen gastuak; nekazaritza erabilerarako ur gastuak edota abereen bazka eta pentsuen ordainketa, besteak beste.

Dirulaguntza eskatzeko epea abenduaren 1era bitarte zabalik

Azaroaren 11tik abenduaren 1era egongo da irekita eskaerak aurkezteko epea. Erregistro elektroniko bidez edo Udaletxe arreta zerbitzuan. Oinarriak, eskaera orria eta gainontzeko informazioa Oiartzungo Udalaren web guneko Iragarki Taulako Dirulaguntzak atalean dago interesdunen eskura.

Gehigarriak

Lehen sektoreko proiektuak diruz laguntzera 60.000 euro bideratuko ditu Udalak