Oiartzungo lehenengo sektoreko proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak. 2023ko deialdia

Helburua: Lehenengo sektorea sustatzea eta indartzea da dirulaguntza hauen helburu nagusia.

Proposamenak aurkezteko epea, lekua eta modua: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan  jasotako tokietan eta moduan aurkeztuko dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdi hau argitaratu eta biharamunetik hasita 2023 abenduaren 1a bitarte.

Dirulaguntzen zenbatekoa: Dirulaguntza hauek ordaintzeko guztira, 60.000 euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren aurrekontuko 1 0903.480.414.00.02 2023  zenbakidun diru-atalaren kontura.

Deialdiaren araudia: Oiartzungo lehenengo sektoreko proiektuak sustatzeko dirulaguntzen deialdiko oinarriak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskaera orri orokorra.
  • Ustiategien errolda-agiria.
  • Kontu korrontearen zenbakia eta honen titulartasunaren ziurtagiria.
  • Motako ustiapenen kasuan, titularra Gizarte Segurantzaren Nekazaritza Erregimenean alta emanda egotea edo NLU 1 edo gehiago duela adierazten duen frogagiria.
  • Gastua justifikatzen duten fakturak:
    • Inbertsioetarako eta ustiategien hobekuntzarako gastuak.
    • Lehen sektoreko erabilerarako ura ordaintzeko gastuak.
    • Hildako animalien kudeaketarako gastuak.
    • Abereen bazka eta pentsuaren gastuak.
    • Albaitaritza zerbitzuaren gastuak
    • Beste ekintzen gastuak.

Eskaerak edo horrekin batera doan dokumentazioak ez baditu identifikazio datuak biltzen, akatsen bat badu edo zerbait falta bada, eskatzaileari eskatuko zaio 38/2003 dirulaguntzak arautzen dituen Lege Orokorrak eta Udal Ordenantza Orokorrak (GAO, 2018/11/30) ezarritakoari jarraiki, hamar eguneko epean akats horiek zuzentzeko; eta adieraziko zaio ezen, hori egingo ez balu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, aipatu legearen 23. artikuluan aurreikusitako moduan.

Fitxategiak