Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Oarsoaldeko Euskara Batzordearen koordinaziopean, “Euskaraz barra-barra” sustapen kanpaina hasi dute Errenteriako, Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo Udalek gaurtik abenduaren 1era arte. “Euskaraz barra-barra” edo “Bai euskarari” ziurtagiria duten establezimenduetan euskaraz egiten duten bezero eta kontsumitzaileek zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute. Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, jakingo da nor diren saridunak. Oarsoaldeko herri bakoitzean irabazle bat egongo da eta bere udalerriko udalak 2027an antolatuko dituen euskarazko kultur emanaldi guztietarako bi sarrera jasoko dituzte opari.
Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreetan euskararen erabilera bultzatzeko sortutako ekimena da “Euskaraz barra-barra”. Besteak beste, euskaraz aritzeko guneak identifikatzea, euskarazko zerbitzuaren balioa nabarmendu eta hauspotzea, eta kontsumitzaileen hizkuntz estresa gutxitzea dira egitasmoaren helburuak.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika