2026ko aurrekontuaren exekuzioaren berri emango da urriko udalbatzarrean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus

Hileko azken asteazkenetan egin ohi den moduan, urriko udal osoko bilkura izango da aste honetan, urriaren 28an.

Udalaren barne funtzionamenduari lotutako kreditu aldaketak eta hainbat hitzarmen zein kontratu aldaketa edota luzapen aztertzeaz gain, 2026ko aurrekontuaren exekuzioaren berri emango da bilkuran.

18:00etan bilduko dira hautetsiak udaletxeko areto nagusian ondorengo gai-zerrenda lantzeko.

  1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena
  2. Gipuzkoako Foru Aldundia eta udalaren artean etxez etxeko laguntza zerbitzuaren lankidetza hitzarmenaren urtebeteko luzapena
  3. Oiartzungo Udala eta Soinuenea Fundazioaren arteko 2026. urteko lankidetza hitzarmenaren aldaketa
  4. Oiartzungo Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta Txara udako igerilekua udal instalazioen zerbitzu kontratuaren luzapena
  5. Zerga, tasa eta isun preskribatu eta kobraezinen zerrendak
  6. 2026/12 kreditu aldaketa
  7. 2026/10 kreditu aldaketaren berri ematea
  8. 2026/11 kreditu aldaketaren berri ematea
  9. Beste organoen jardueraren jarraipena eta aurrekontuaren exekuzioaren berri ematea
  10. Eskari-galderak

Gehigarriak

2026ko aurrekontuaren exekuzioaren berri emango da urriko udalbatzarrean