Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Oiartzun Burujabeko mahai sektorialen hurrengo batzarrak urriaren 29an (elikadura eta energia), eta azaroaren 3an (zaintza) eta 4an (euskara eta kulturartekotasuna eta kultura) egingo dira. Batzarretan 2027rako proposatutako ekintza planak eta aurrekontuak azalduko dira, eta amaieran proposamenak bozkatu. Batzar guztiak Arizmendienean egingo dira, arratsaldez. Informazio gehiagorako oiartzunburujabe.eus webgunera jo behar da.
Oiartzun Burujabe herri proiektu bat da, herriko ehun ekonomiko, sozial eta instituzionala biltzen dituen egitasmoa. Egungo garapen ereduaren gaineko hausnarketa egitea eta aldaketarako pausoak ematea du helburu.
Bost lan ildo nagusi ditu: energia, zaintza, elikadura, kultura, eta euskara eta kulturartekotasuna. Lan ildo bakoitzak bere mahaia du eta horiek herritarrek, sektoreko eragile sozioekonomikoek eta udal ordezkariek osatzen dituzte. Mahai sektorialetan arloari dagozkion erabakiak hartu, plangintzak egin eta exekuziorako behar diren baliabideak definitzen dira.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika