Aurtengo Kirol Astea, hamar egunekoa

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus

Beste urte batez, aurtengoan ere herriko hainbat eragilek eta udalak Kirol Astea antolatu dute. Urriaren 22tik 31ra bitartekoa izango da, ohi baino luzeagoa, eta izango da non mugitua eta zertaz gozatua. Hamar eguneko eta hamasei hitzorduko egitarau oparoa osatu dute, helburu nagusia bizitza osasuntsurako jarduera fisikoak duen garrantziaz jabetzea izanik. Elikadura egokiak eta aisiak horretan guztian duten inportantzia ere azpimarratuko dute.

Tarte berezia eskainiko zaie adinekoei, berentzako bereziki antolatutako hiru ekintzarekin. Zahartzaro aktiboa eta osasuntsua sustatzea da helburua.

Aurten bizikleta zaleak gozatua hartzeko moduan izango dira. Mekanika tailerrak egingo dira urriaren 26tik 29ra, “Estatu Batuetan, familia bat bizikletaz” saioa izango da Landetxen hilaren 27an Koldo Zubizarretaren eskutik, eta urriaren 31n, Kirol Astea amaitzeko, Atamitx bizikleta parkean erakustaldiak antolatu dira.

Zita horiez gain, adin-tarte, egoera fisiko eta zaletasun guztietarako ekintzak antolatu dira, denentzako aukerak ikusarazteko.

2026ko Kirol Saria Ander Garaiar atletari emango zaio urriaren 30ean.


Kirol Astea 2026: egitaraua (ikusi | deskargatu)

URRIAK 22, OSTEGUNA

  • Kirol elikadurari buruzko hitzaldia Zigor Iturrieta eta Igone Camposekin Laboren, 18:00etan

URRIAK 24, LARUNBATA

  • Eskola kirolean erritmo saioa, 09:00etatik 12:00etara Elorsoro udal kiroldegian (talde bakoitzak hala dagokion orduan)
  • Pala egokitua, 09:30etik 11:00etara Kontzejupean
  • Futbol egokitua,11:30etik 13:00etara Karla Lekuona futbol zelaian

URRIAK 25, IGANDEA

  • Giriziaren 40. urteurreneko mendi irteerak. Luzea (40 km) plazatik, 07:00etan. Motza (17,5 km) Arritxulotik, 08:00etan. Aurrez izena eman behar da.

URRIAK 26-29, ASTELEHEN-OSTEGUN

  • Mekanika tailerrak udako udal igerilekuaren azpialdean, 18:00etatik 20:00etara

URRIAK 27, ASTEARTEA

  • Gymkana seniorra Petra Lekuonan, 11:15ean
  • “Estatu Batuetan, familia bat bizikletan” (Koldo Zubizarreta) saioa Landetxen, 19:00etan

URRIAK 28, ASTEAZKENA

  • Toka eta igel lehiaketa Landetxeko bolatokian, 11:00etan
  • Gimnasia familian Elorsoro udal kiroldegian, 16:45etik 17:45era
  • “La Fiera” zine emanaldia Landetxen, 19:00etan (sarrerak: sarrerak.oiartzun.eus)

URRIAK 29, OSTEGUNA

  • Zumba saioa Kontzejupean, 10:30ean
  • “Pioneras” zine emanaldia eta mahai ingurua Landetxen, 19:00etan (sarrerak: sarrerak.oiartzun.eus)

URRIAK 30, OSTIRALA

  • Nordik Walking saioa Done Eztebe plazan, 11:00etatik 12:00etara
  • Kirol Saria Ander Garaiar atletari Landetxen, 19:00etan

URRIAK 31, LARUNBATA

  • Erakustaldia Atamitx bizikleta parkean, 16:00etan    

Gehigarriak

Aurtengo Kirol Astea, hamar egunekoa

Fitxategiak