Azaroaren 29ko espainiar estatuko hauteskunde orokorretako informazioa

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus

Kontsultatu daiteke azaroaren 29ko Espainiako Kongresu eta Senatuko hauteskundeetako errolda eta botoa emateko mahaien kokapena. Errolda 2026ko uztailaren 30eko informazioaren baitan osatu da (hau da, egun horretan erroldatutako helbidearen baitan zehaztu du INE-k botoa herritar bakoitzak zein tokitan eman behar duen).

  • Kontsultatzeko epea: Hauteskunde garai osoan.
  • Hautesle-erroldaren aurka erreklamatzeko epea: urriaren 12tik 19ra.
  • Hauteskunde-propagandaren posta-bidalketak egiteko hautagai-zerrendetako ordezkariei ematen zaizkien hauteskunde-erroldaren kopietan sartzearen aurka agertzeko epea: urriaren 12tik 19ra.
  • Mahaiak, hauteslekuak eta atalak banatzeko moduaren aurka erreklamazioak egiteko epea: urriaren 13tik 18ra.
  • Non egin daiteke kontsulta:
    • Aurrez aurre: udaletxeko idazkaritzan (NA, pasaportea edo gida-baimena erakutsi behar da).
    • On-line. Oharra: @firma plataformarekin bat datozen ziurtagiri elektronikoren bat behar da, esaterako, NA-e, Izenpe, FNMT, etab. (B@kQ ziurtagiriak ez du balio).
    • Ziurtagiri digitala ez duten hautesleek ere on-line jakin ahal izango dute zein hauteskunde-mahaitan dagokien bozkatzea. Horretarako, hainbat datu eskatuko zaizkie: probintzia, udalerria eta lehen abizenaren lehen letra. Kontsultak hemen.
  • Posta bidezko botoa emateko epea: urriaren 19ra arte (jarraibideak hemen).

Hauteslekua auzoz auzo

  • Elizalde: Elizalde ikastetxea (Manuel Lekuona etorbidea 5)
  • Iturriotz: udal lokala (Argiñene kalea 1, behea)
    (Oharra: ohiko lekuan, udal lokalean, egongo dira hauteskunde-mahaiak; ez Dorretxean)
  • Arragua: Lartzabalgo osasun etxea (Lartzabal etxadia z/g)
  • Altzibar eta Karrika: Altzibarko eskolak (Agerrealde etxadia 7)
  • Ergoien: Auzokalte elkartea (Tornola kalea 4)
  • Gurutze: Bizardia elkartea (Gurutze bidea 18)
  • Ugaldetxo: udal lokala (Rafael Pikabea 56)

Gehigarriak

Azaroaren 29ko espainiar estatuko hauteskunde orokorretako informazioa