Etxebizitza bulego berria urriaren 13an irekiko da

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean, etxebizitza bulegoa jarri dute martxan. Lau udalerrietako herritarrei etxebizitzaren arloko informazioa, orientazioa eta tramiteak egiteko laguntza eskainiko die; aurrez aurre, leku bakarrean eta eskualdeko ikuspegi integralez.

Etxebizitza bulegoa zerbitzu ibiltaria izango da eta Oiartzunen astearteetan egongo da, urriaren 13tik hasita. Udaletxeko beheko solairuan izango du egoitza eta doako zerbitzua izango da herritarrentzako. Arreta ahalik eta egokiena eta eraginkorrena eskaintzeko asmoz, aldez aurretik hitzordua hartu beharko da emailez (etxebizitza@oarsoaldea.eus), telefonoz (943 34 41 60) edo inprimaki bitartez (oarsoaldea.eus). Oiartzungo Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegotik ere bidera daitezke hitzordu eskaerak (943 49 01 42 | 010 | oiartzun@oiartzun.eus).

Etxe bila dabiltzanei zein etxejabeei zuzendutako zerbitzua da, ondorengoekin lagunduko baitu:

  • Babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko Etxebide eta Alokabide programak
  • Etxebizitza alokairuan jartzeko ASAP eta Bizigune programak
  • Ezohiko etxebizitza merkaturatzearen onurak eta horretarako aukerak
  • Alokairu publiko zein pribaturako dauden aukerak
  • Etxebizitza eraberritzeko eta irisgarri egiteko dirulaguntzak
  • Udal etxebizitza tasatuen erregistroan izena emateko aukerak eta zozketak
  • Gazteak emantzipatzeko Gaztelagun eta Emantzipa programak
  • Lokalak etxebizitza bihurtzeko aukerak
  • Erabilera turistikoko etxebizitzen araudia

Gehigarriak

Etxebizitza bulego berria urriaren 13an irekiko da