Urriko agenda: udazkeneko hitzordu klasiko jendetsuak datoz

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus

Herriko elkarteek, eragileek eta udalak elkarlanean osatzen duten agenda mardula izango da urrian. Oiartzungo udazkeneko klasikoez zein bestelako batzuez gozatzeko aukera izango da hilabete guztian zehar.

Garagardo azoka eta harrera zein kirol asteak izango dira hilaren erdialdean eta Gau Beltza amaieran, azken egunean. Horrez gain, Itturri merkatari elkarteak azken urteetan antolatzen duen haur jolasen arratsaldea eta hiru hilean behineko larunbatetako HemenGuk azoka berezia ere badaude agendan; horiek, lehen asteburuan. Topalekuak (udal gaztelekua) eta Abaraxka udal ludotekak ere urria iristearekin batera ekingo diote ikasturteari, maiatza bitarteko euren agendari.

Udazkeneko klasikoez gain, izango da besterik ere. Arraztalo kontsumo taldeak buru osasunari lotutako bi jardunaldi antolatu ditu eta Soinueneak eta Luberrik, berriz, ondarearen gaineko bana. Musika atsegin duenak Ugaldetxoko kantu bazkaria eta Antton Valverderen emanaldia (Kantagiltza) izango ditu aukeran. Landetxen, besteak beste, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen “Eskailerapekoa” bakarrizketa ikusteko eta zine klasikoa zuzeneko musikaz lagunduta entzuteko aukera izango da.

Elizalde herri eskolak 50. urteurreneko ospakizunekin jarraitzen du eta urrirako bertso bazkari autokudeatua eta gaueko martxa bat antolatu ditu. Aipatu, baita ere, Ttur Ttur Euskaltzaleon Bilguneak “Euskaltzaleon plaza” ekimena egingo duela eta Gure Esku Dagok, berriz, “Zazpi jauziz herri bat Oiartzunen” festa.

Ikusi urriko agendako hitzordu guztiak

Gehigarriak

Urriko agenda: udazkeneko hitzordu klasiko jendetsuak datoz

Fitxategiak