Adin txikiko bat prostituitu izana salatu du Oiartzungo Udalak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus

Hernaniko ertzain-etxearen ikerketa baten ondorioz, 43 urteko gizon bat eta 32 urteko emakume bat atxilotu dituzte haiekin ahaidetasun-harremana duen adingabe bat prostituitzea leporatuta. Ustez, diruaren truke sexu topaketak antolatu eta errazten zituzten. Donostian atxilotu dute bat eta Oiartzunen bestea. Epaileak bi atxilotuak behin-behinean espetxeratzeko agindua eman du.

Ertzaintzak abuztuan abiatu zuen kasuari buruzko ikerketa, Lasarte-Orian adingabe baten kontrako sexu eraso baten salaketa jaso zuenean. Gertaera horrengatik, 57 urteko gizon bat atxilotu zuten orduan.

Oiartzungo Udalak adingabe bat prostituitzea gogor gaitzetsi eta gizarte parekide baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du.

Elkarretaratzea, gaur

Oiartzungo Asanblada Feministak deituta, elkarretaratzea egingo da gaur Done Eztebe plazan 18:30ean. Udalak bat egin du deialdiarekin eta herritarrak ere gonbidatzen ditu euren gaitzespena adieraztera. Indarkeria matxista salatzeko puntu morea jarrita dago udaletxeko balkoian.

Gehigarriak

Adin txikiko bat prostituitu izana salatu du Oiartzungo Udalak