Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Oiartzungo Udalaren etxebizitza plan integralaren parte da etxebizitza tasatuen kudeaketa eta salerosketa, izan etxebizitza horiek berriak edo bigarren eskukoak. Neurri horrekin etxebizitza tasatu guztiak, etxebizitza sozialak diren neurrian, legez dagokien prezioan saltzea bermatu nahi da.
Zozketak hiru hilero egiten dira. Urrikoa urteko hirugarrena izango da eta etxebizitza bat zozkatuko da: Arragua auzoan dago, gela bat du eta bigarren eskukoa da. Etxabe batean dago, ez du garaje eta trastelekurik. Behin-behineko prezioa 178.143 € dira (BEZik gabe).
ETXEBIZITZA TASATUEN URTEKO 3. ZOZKETA | |
Izen-ematea | HAZ Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan, egoitza elektronikotik edo inprimaki hau betez eman behar da izena. Etxebizitza tasatuen eskatzaileen erregistroan baldintzak betetzen dituen edonork eman dezake izena edonoiz. Urriko zozketan parte hartu nahi dutenek irailaren 29a baino lehen egin behar dute. |
Parte-hartzaileak | Etxebizitza tasatuen eskatzaileen udal erregistroan izena emanda egon eta beren lehentasunek (auzoa, logela-kopurua) zozkatuko den etxebizitzaren ezaugarriekin bat egiten dutenek hartuko dute parte. |
Epeak |
|
Oiartzungo etxebizitza plan integrala
Oiartzungo Udala bere esku dauden eskumen guztiez baliatzen ari da etxebizitza plan integral bat diseinatzeko. Legealdia hasi denetik sei neurri zehatz landu ditu udalak, eta etorriko dira gehiago.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika