Gaur hasiko dituzte festak Gurutzen

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus

Gurutzeko Jai Batzordeak dena prest du gaur bertan auzoko festei ekiteko. Bi asteburuko egitaraua antolatu dute. Truk txapelketa izango da gaur Bizardia elkartean, eta auzoko oroimenaren ibilbide gidatua eta erretiratuen bazkaria bihar. Bigarren astebururako beroketa izango da, orduan egingo baitituzte ekintza gehienak.

Hilaren 11 ilunabarrean auzoko gazteen desafioa egingo da bertsolari gazteek lagunduta, baita erraldoi eta buruhandien kalejira ere. Irailaren 12a, larunbata, izango da egun beteena: tortila, tomate eta sagardo lehiaketak, toka txapelketa, auzo bazkaria, haur jolasak, gaueko kontzertuak… izango dira.

Egitaraua (deskargatu)

  • Irailak 4, ostirala
    • 22:00_ XLIV. Truk txapelketa (prezioa: 20 euro bikoteko)
       
  • Irailak 5, larunbata
    • 11:00_ Gurutzeko oroimenaren ibilbide gidatua
    • 14:00_ Auzoko erretiratuen bazkaria, auzokideekin batera
       
  • Irailak 11, ostirala
    • 18:00_ Auzoko gazteen arteko desafioa, bertsolari gazteek lagunduta
    • 19:30_Erraldoi eta buruhandien kalejira, Oidultz dultzaineroek lagunduta
    • 20:00_ Elkarretaratzea. Jarraian, poteoa (mokaduak auzoaren kontura)
    • 21:00_ Afaria (janaria norberak eramanda). Ondoren, mikro irekia
       
  • Irailak 12, larunbata
    • 11:00_ IV. Sagardo lehiaketa
    • 11:30_ XIV. Tortilla lehiaketa (bertan egingo dira tortillak. Osagaiak auzoak jarriko ditu; tresnak, sua eta gainontzekoak, norberak)
    • 11:30_ II. Etxeko tomate lehiaketa
    • 12:00_Toka txapelketa
    • 14:00_ Auzo bazkaria
    • 17:00_ Haur jolasak
    • 18:00_ Afrikako Mandeng dantza-saio irekia
    • 21:00_ Afaria (janaria norberak eramanda)
    • 22:00_Musika jaialdia: Sisklata, Mala Ruina eta Pixa. Ondoren, musika txosnan

Gehigarriak

Gaur hasiko dituzte festak Gurutzen

Fitxategiak