Euskarara hurbiltzeko gonbidapena herrikide etorri berriei

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus

Beste herrialde batzuetatik Oarsoaldera bizitzera etorritako herritar berriak euskarara gerturatzeko eta ongi etorriak senti daitezen, sentiberatzeko kanpaina abiatu dute eskualdeko lau udalek; tartean, Oiartzungo Udalak.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak koordinaturiko kanpaina honen bidez herritar berriek, nork bere errealitatetik eta egoeratik, euskararanzko urrats bat egitea nahi da, herriaren bizitzan behar bezala murgiltzeko eta, horrela, bide berriak irekitzeko. Kanpaina honek euskara euren promozio sozialerako elementu gisa aurkezten die herritar berriei.

Norberak jarriko ditu helburuak eta markatuko du erritmoa: hitz solteak eta agurrak ikasiz, seme-alabak euskal ereduan eskolatuz, bere saltokian euskararen presentzia bermatuz, elkarrizketa laburrak egiteko adina ikasiz, kultur eskaintzetara joanez… Bide zabal eta anitza eskaintzen zaie eskualdera iritsitako pertsonei. 

Oarsoaldea anitza da, elkartasun osoz jokatu nahi da bertara etortzen diren bizilagun berriekin, elkarbizitza eta herritarren arteko ezagutza indartuz: eta beti ere, euskara bidelagun.

Irailaren 1etik 30era bitartean herritar etorri berriek euskarara gerturatzeko gonbita jasoko dute hainbat bide eta euskarriren bitartez. Informazio gehiagorako www.oarsoarrak.eus webgunera jo daiteke.

Gehigarriak

Euskarara hurbiltzeko gonbidapena herrikide etorri berriei