Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Alegazio epea itxita, onartu berri da alkate dekretuz etxebizitza tasatuen urteko bigarren zozketarako eskatzaileen behin betiko zerrenda. 117 familia-unitate daude behin betiko zerrendan. Denek dute zerrenda ikusteko aukera SMS bidez jaso duten kode baten bitartez (ikusi zerrenda).
Zerrendan daudenen errolda (Oiartzunen erroldatuta daudela) eta etxe-premia datuak soilik gainbegiratu dira. Esleipenduna izaten denak etxebizitza tasatua eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituela ziurtatu beharko du: Oiartzunen erroldatuta egon eta etxe-premia duela ziurtatzeaz gain, diru-sarreren muga ez duela gainditzen justifikatu beharko du. Zozketa egin eta 20 eguneko epean (10 eguneko luzapena eskatzeko aukerarekin), beharrezkoa den dokumentazioa eskatuko dio esleipendunari udalak. Epe horretan eskatutako agiriak aurkezten ez badira, uko egin dela ulertuko da eta itxarote-zerrendako lehenengoari eskatuko zaio dokumentazioa.
Etxebizitza tasatuen urteko bigarren zozketan Elizalde auzoan dagoen logela bateko etxebizitza bat zozkatuko da, bigarren eskukoa berau. Ez du garajerik eta trastelekurik. 133.750€ko behin-behineko prezioa du (BEZik gabe).
Zozketa uztailaren 29an
Zozketa uztailaren 29an egingo da, goizeko 10:00etan Landetxeko aretoan. Publikoa izango da, hala nahi duen edonor joan daiteke. Zozketa udalaren webgunetik zuzenean jarraitzeko aukera ere izango da.
Behin betiko zerrendan dagoen interesdun bakoitzak zenbaki bat du esleituta (behin betiko zerrendan azaltzen da). Zenbaki horiek dira ontzian sartzen direnak. Etxebizitza zozkatuta, itxarote-zerrenda osatzeko zozketa egingo da. Horretarako zenbaki bakarra aterako da, hurrenkeran osatuko da itxarote-zerrenda etxea tokatu zaion zenbakira bueltan iritsi arte.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika