Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Uda iritsi da eta udalekuak hemen dira. Oiartzungo Udalak bi udaleku antolatzen ditu: 3-12 urte arteko haurrentzako udaleku irekiak herrian bertan, eta 14-15 urteko nerabeentzako mugaz gaindiko astebeteko udaleku itxi ibiltaria (Mugaldeko udalekua).
Batean zein bestean aisialdiaren oinarri hezitzaileak bultzatzen dira, eta euskarari, euskal kulturari eta Euskal Herriari lekua egin eta garrantzia ematen zaie.
Jada martxan diren udaleku irekietan plaza guztiak bete dira. Eskaini baino eskaera gehixeago jaso dira, baina guztiak sartzeko modua egin da, zozketara jo beharrik gabe. Aisialdiaren izaera hezitzailean fokua jarrita antolatzen dira: feminismoan, aniztasunean, kulturartekotasunean eta beste hainbat baloretan oinarrituta. Euskara zehar lerroa izan ohi da, baina aurten, euskararen egoera zein den ikusirik Euskal Herrian zein Oiartzunen bertan, udalekuetan lantzeko gai nagusitzat hartu da.
Mugaldeko udaleku ibiltarian 40 plaza eskaini dira eta denak bete dira, itxarote-zerrenda dago. Aurten, uztailaren 13an hasiko da Arantzan eta 19an amaituko da Saran; tartean, Urruñatik eta Oiartzundik pasako da. Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin elkarlanean, Sara, Urruña eta Bortzirietako Udalekin batera antolatzen da. Euskarazko aisialdia sustatzea, Ipar Euskal Herriko zein Hegoaldeko gazteen arteko loturak sendotzea eta norberaren inguruko bazterrak zein kultura ezagutzea dira helburuak.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika