Etxebizitza tasatuen urteko bigarren zozketa: onartuen behin-behineko zerrenda argitaratu da

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus

Gaur onartu da alkate dekretuz etxebizitza tasatuen urteko bigarren zozketarako onartuen zerrenda. Interesdunek (etxebizitza tasatuen eskatzaileen udal erregistroan dauden denek) dute onartuen zerrenda ikusteko aukera SMS bidez jaso duten kode baten bitartez (ikusi zerrenda).

Etxebizitza tasatuen eskatzaileen udal erregistroan izena emanda dauden 268 familia unitateetatik 114 daude uztaileko zozketarako onartuen behin-behineko zerrendan, bertan parte hartzeko bete beharreko baldintzak betetzen dituztelako (dirusarreren muga baieztatzeke) eta beren lehentasunek (auzoak eta etxebizitzaren logela-kopuruak) zozkatuko den etxearen ezaugarriekin bat egiten dutelako. Onartuen behin-behineko zerrendan ez daudenek uztaileko zozketan ez dute parte hartuko.

Uztailaren 10era arteko epea dago alegazioak egiteko. Behin betiko zerrenda uztailaren 20an argitaratuko da eta zozketa hilaren 29an egingo da.

Etxebizitza tasatuen urteko bigarren zozketan Elizalde auzoan dagoen logela bateko etxebizitza bat zozkatuko da, bigarren eskukoa berau. Ez du garajerik eta trastelekurik. 133.750€ko behin-behineko prezioa du (BEZik gabe).