Gaur botako dute festei hasiera emateko suziria Altzibarren

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus

Gaur ilunabarrean hasiko dira Altzibarko jaiak suziri, traka eta pintxo-potearekin. Hortik aurrera, astelehenera arteko etenik ez du izango festak. Auzoko jai batzordeak egitarau betea antolatu du.

Ostiral ilunabarrean, besteak beste, buruhandiak, herri afari-merienda eta kontzertuak izango dira. Larunbat goizean, jada hamabosgarren edizioa izango duen haur eta gaztetxoentzako duatloia eta azken urteetan egitarauan kale egiten ez duten munduko dantzen erakustaldia eta toka zein bote txapelketak izango dira. Erretiratuen bazkariaren ostean, truk txapelketa eta danborrada, besteren artean. Afalostean, festa nahi adina luzatzeko aukera izango da bingo musikatuarekin, kontzertuekin eta pink-hortera fest-ekin. Igandean, haur eta familientzako ekitaldiak izango dira nagusi.

Beroaldiagatiko alerta gorriagatik ekainaren 23an San Juan sua ez egitea erabaki ostean, ekainaren 29an piztuko da 21:00etan, festei bukaera emateko.

Egitaraua, egunez egun (deskargatu)

Ekainak 25, osteguna:

  • 18:30_ Festei hasiera emateko suziria eta traka
  • 18:30-20:30_ Pintxo-potea

Ekainak 26, ostirala:

  • 18:00_ Buruhandiak
  • 20:00_ Elkarretaratzea
  • 21:00_ Herri afari-merienda
  • 23:00_ DJ Trikitrack (plazan)
  • 23:00_ Kontzertuak (Klarene plazan): Zurrounk, The Old Babies, DJ Urtzi KL


Ekainak 27, larunbata:

  • 10:00_ XV. haur eta gaztetxoen duatloia (2-14 urte)
  • 11:00-13:00_ Munduko dantzen erakustaldia
  • 13:00_ Toka (helduentzat) eta bote (haurrentzat) txapelketa
  • 14:00_ Jubilatuen bazkaria
  • 16:30_ XL. Truk txapelketa
  • 17:00_ Basket 3x3 txapelketa (izen-ematea: 16:00)
  • 17:30_ Danborreroen poteoa
  • 19:00_ Danborrada
  • 22:30_ Bingo musikatua
  • 22:30_ Kontzertuak: Arkale, Aximila, Pixa, DJ Maiuxx
  • 00:00_ DJ Niko
  • 01:00_ Jolasak, sorpresak eta pink-hortera fest

Ekainak 28, igandea:

  • 09:00_ Diana
  • 10:30etik aurrera, goiz eta arratsaldez, herriko artisauen azoka
  • 11:00_ Erraldoi txikien kalebuelta
  • 12:00_ Bermujazz
  • 12:00_ Gaztetxoen IV. bizkotxo eta tarta txapelketa (norberak etxean egina)
  • 14:00etatik aurrera paella bazkaltzeko aukera plazan
  • 17:30_ Haur jolasak eta txokolatada
  • Ondoren (19:30 aldera) apar festa
  • 22:00_ Suzko zezena eta Txispun kalejira

Ekainak 29, astelehena:

  • 21:00_ Alerta gorriagatik atzeratutako San Juan sua

Gehigarriak

Gaur botako dute festei hasiera emateko suziria Altzibarren

Fitxategiak