Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Arte sorkuntza- eta ekoizpen- prozesuak bultzatzeko dirulaguntza deialdiaren bosgarren edizioa da aurtengoa eta eskaerak egiteko epea irekita dago ekainaren 19ra arte.
Lan artistikoak sortzen ari diren edota proiektu berriak abiarazi nahi dituzten sortzaileak laguntzeko deialdia da, arte diziplina ezberdinetarako: zinema, ikus-entzunezkoak, argazkigintza, dantza, literatura, musika, antzerkia eta arte plastikoak, besteak beste.
2022an jarri zuen martxan udalak dirulaguntza lerroa eta ordutik 40 proiektu egikaritzen lagundu du. 10.000 euro bideratuko ditu aurten ere eta ondorengo irizpideak erabiliko ditu aurkeztutako proiektuak baloratzeko: proiektuaren kalitatea eta originaltasuna, Oiartzungo artista/eragilea izatea, proiektuaren garatze prozesuan herritarren inplikazioa lortzea, euskararen erabilera…
Eskaerak egiteko azken egunak dira; gorago esan bezala, ekainaren 19an amaituko da horretarako epea. Oinarriak eta xehetasunak udalaren webguneko deialdien atalean ikus daitezke.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika