Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Kalean da “Udala Informatzen” aldizkariaren urteko lehen alea, udalaren lehen seihileko jardunaren azpimarretako batzuk bilduta. Bost gai nagusi, hamabi labur eta hainbat eta hainbat hitzorduren irudiak topatuko ditu irakurleak bertan.
Itxura berrituta datoz aldizkaria eta hileko agendaren eskuorria. Udalak bere komunikazio-estrategiaren gaineko azterketa egin du eta bertatik ateratako emaitza eta ondorioek isla izango dute udalaren irudian eta euskarrietan. Eraldaketa progresiboa izango da, aldizkaria eta ekaineko agenda izan dira lehen egokitzapenak.
Aldizkaria gaztelaniaz jasotzeko aukera
Udalak euskara hutsean inprimatu eta banatzen du aldizkaria herriko etxe guztietara. Hala nahi duenak gaztelaniazko bertsioa ere jasotzea eska dezake. Hori 943 49 01 42 telefono-zenbakira deituta, oiartzun@oiartzun.eus helbide elektronikora idatzita edo Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegora joanda egin daiteke.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika