Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Hiriguneko ur-sarearen efizientzia hobetzeko eta ur-galera murrizteko helburuz, hainbat proiektu burutu dira azken hilabeteetan.
Batetik, datu-bilketak eta -eguneratzeak egin dira hornidura zein saneamendu sarean eta gainezkabideetan, besteak beste, administrazio ezberdinek dituzten eskabideekin betetzeko. Bestetik, saneamendu eta drainatze plan integralaren 1. fasea idatzi da. Horrez gain, kontrol sistema bateratu berria garatzeko programazioa eta datuz hornitzeko migrazioa egin dira. Eta azkenik, hainbat tresna eta bitarteko erosi dira. Besteak beste, hiru gainezkabide nagusietako zundak ekipatu dira (euria egiten duenean, zein gainezkabide jartzen diren martxan eta zenbat ur isurtzen duten jakiteko), eta ultrasoinudun kaudalimetro bat instalatu da hornidura sarearen egoera zehazteko eta egiturazko ur-galerak aurrez lokalizatzeko.
Hiriguneko ur-sarearen efizientzia hobetzeko egindako lanetan 76.075 € inbertitu dira eta zati bat Europatik lortutako dirulaguntza batekin finantzatu da. Ekonomia Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoaren (PERTE) eta NextGenerationEU-k finantzatutako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren markoan, uraren hiriguneko zikloak hobetzeko proiektuei dagokien dirulaguntza lortu du udalak Añarbeko Urak mankomunitatearen bitartez.
Proiektu honek NextGenerationEU dirulaguntzaren babesa jaso du:
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika