Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Errenteria, Lezo, Pasaia eta Oiartzungo udalek 2026-2027 ikasturterako Eskola Kirolean izena emateko kanpaina aurkeztu dute, mezu argi batekin: haurrei kirola modu anitzean bizitzeko aukera eman behar zaie, esperimentatzeko, ikasteko eta, batez ere, gozatzeko. Horretarako, Multikirola programa dela biderik egokiena nabarmendu dute udal ordezkariek. Halaxe dio kanpainaren leloak ere: “Probatu gabe ez dago jakiterik”.
Gipuzkoan urte luzez landu den Eskola Kiroleko hastapen eredua balioan jarri eta defendatu dute kanpainaren aurkezpenean izan diren lau udalerrietako kirol zinegotziek. Azken hamarkadetan, lan-ildo horri jarraiki landu da Oarsoaldeko Eskola Kirolaren eredua, eta esperientziak erakutsi du jarduera aniztasunak balio handia duela haurren garapenean. Multikirolak haurrei kirol ezberdinak ezagutzeko, euren gaitasunak modu naturalean garatzeko eta presiorik gabe euren gustuak eta motibazioak aurkitzeko aukera eskaintzen die. Haur bakoitzaren erritmoa eta ongizatea erdigunean jartzen diren, kirola egitetik haratago, kirolarekiko harreman osasuntsu eta iraunkorra eraikiz.
Datorren ikasturtean, merkeagoa
2026-27 ikasturtean, Eskola Kirolaren kuotak nabarmen murriztuko dira.
Neurri horien helburua aukera berdintasuna sustatzea eta familia gehiagori Eskola Kirolera sarbidea erraztea dela azpimarratu dute kanpainaren aurkezpenean izan diren udal ordezkariek.
Azken urteetan bezala, Multikirola, JolasHezi eta Eskola Kirol Egokituko (EKE) programetan parte hartzeko izen-ematea ikastetxeetan egin beharko da.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika