Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Gaur onartu da alkate dekretuz etxebizitza tasatuen urteko lehen zozketarako onartuen zerrenda. Interesdunek (etxebizitza tasatuen eskatzaileen udal erregistroan dauden denek) dute onartuen zerrenda ikusteko aukera SMS bidez jaso duten kode baten bitartez (ikusi zerrenda).
Etxebizitza tasatuen eskatzaileen udal erregistroan izena emanda dauden 245 familia unitateetatik 185 daude apirileko zozketarako onartuen behin-behineko zerrendan, bertan parte hartzeko bete beharreko baldintzak betetzen dituztelako (dirusarreren muga baieztatzeke) eta beren lehentasunek (auzoak eta etxebizitzaren logela-kopuruak) zozkatuko diren etxeen ezaugarriekin bat egiten dutelako. Onartuen behin-behineko zerrendan ez daudenek apirileko zozketan ez dute parte hartuko.
Apirilaren 10era arteko epea dago alegazioak egiteko. Zozketa apirilaren 29an egingo da.
Bi etxebizitza zozkatuko dira
Etxebizitza tasatuen urteko lehen zozketan Altzibarko Olalde etxadian dauden bigarren eskuko bi etxebizitza zozkatuko dira, hiru logelakoak bata zein bestea. Trastelekua eta garajea ere badituzte. 275.000€ eta 280.000€ko behin behineko prezioa dute (BEZik gabe).
Hasieran etxebizitza bakarra zozkatzea aurreikusi bazen ere, azken orduan ezaugarri berdinak dituen beste bat gehitu da eskaintzara. Ezaugarri berak izaki (auzoa, logela kopurua eta bigarren eskukoa), eskatzaile onartuen zerrenda bakarra nahikoa da zozketarako.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika