Udal musika-eskola berria martxan jartzeko pausoak emango dira martxoko udalbatzarrean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus

Martxoko udalbatzarreko gai nagusia udal musika-eskola berria izango da. Iazko azaroko udal osoko bilkuran musika-eskola zerbitzu publiko berriaren ezarpenari behin betiko onarpena eman ondoren eta 2026ko kontratazio planean lizitazioa eta eraikina egiteko obra aurreikusita, martxoko plenoan Oiartzungo udal musika-eskola berria martxan jartzeko funtzionamendu erregelamenduari hasierako onarpena emango zaio.

Zortzi puntuko gai-zerrenda

18:00etan hasiko da martxoko udalbatzarra eta zortzi puntuko gai-zerrenda izango da aztergai:

  1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena
  2. Oiartzungo udal musika-eskolaren erregelamenduaren hasierako onarpena
  3. Oiartzungo udalerrian udal hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua arautzen duen ordenantzaren aldaketa
  4. Zaria mendian katastroko 18. poligonoko 35. lursailean 28 m² zesioa ITELAZPI S.A.ren alde, egungo antena ordezteko
  5. Udala eta Haurtzaro Ikastolaren arteko hitzarmena: 2025eko dirulaguntzaren zuriketa onartzea
  6. 2026 urterako Oiartzungo Udala eta Haurtzaro Ikastolaren arteko hitzarmena eta dirulaguntzaren onarpena
  7. Beste organoen jardueraren jarraipena
  8. Eskari-galderak

Gehigarriak

Udal musika-eskola berria martxan jartzeko pausoak emango dira martxoko udalbatzarrean